STOP FOBIAK! Aniztasunaren koloreak bizi!

Aurreikus daitezkeen errepikapen berdintsuak aspergarriak dira, baina, beldurraren kulturan hazi gara, eta dikotomia inposatuen itzalek arima usteldu eta nortasuna errobotizatu egiten digute. Ordea, harritzeko aukerek izpiritua bizirik mantentzen dute, eta aniztasunean aurkitzen dugu bizitzaren izpia, ilusioa.

No todo en la vida es de un color o de otro. Miren sino el arcoiris

Paulo Coelho

Beldurrak galtzearen beldur gara, historikoki askatasunaren beldurrean hezituak izan garelako. Eta gure harrokeri koldarrean itota, askatasunean dantza egiten ausartzen direnak mespretxatu eta baztertzen ditugu, geure buruak martxa monokromatikora kondenatzen ditugula ohartu barik.

Lo supe siempre. No hay nadie que aguante la libertad ajena; a nadie le gusta vivir con una persona libre. Si eres libre, ése es el precio que tienes que pagar: la soledad.

Chabela Vargas

Horrenbeste kateren azpian harrapatuta gaude, arnasa nondik hartzen hasi ere ez dakigula. Hasi gaitezen, ba, kateak gutxinaka apurtzen. Hautsi dezagun ere, beraz, sexu aniztasunaren fobiaren kate zakarra, eta babes ditzagun, besarkada handi, gozo eta apalean, munduko kolore guztiak. Errespetatu, ezagutu, maitatu, bizi, erakutsi, partekatu, gozatu, margoztu, laztandu, sufritu (zergatik ez?), arnastu, sentitu koloreak! Platonek planteatu zuenetik mendeak igaro dira, eta oraindik ere hormaren itzalei begira jarraitzen dugu, zilegiak diren bakarrak itsu – itsuan sinistuz! Atera gaitezen behingoz, ignorantzia eta beldurren kobazulotik, eta mirestu eta harritu gaitezen ortzadarrarekin!

Ama sin medida, sin límite, sin complejo, sin permiso, sin coraje, sin consejo, sin duda, sin precio, sin cura, sin nada. No tengas miedo de amar, verterás lágrimas con amor o sin él.

Chabela Vargas

image

Ezagutzen duguna izan ohi delako mespretxatzen duguna, hona hemen, kobazulotik ateratzen hasteko laguntza txikia:

Sexu aniztasunaren mikro-hiztegia


Utzi iruzkina