Hitzaldia

image

 Hitzaldiaren aurkezpen unea

Gure ikastetxeko testu – liburuetan emakumeari dedikaturiko espazio eta errekonozimendu falta larriaz aspalditik ohartuta, eta emakumezkoen memoria historikoaren berreskurapenaren testuinguruan, Belén Solé eta Beatriz Díaz ikertzaileak gonbidatu nahi izan genituen, Elkasko elkarteak argitaratutako euren azkeneko liburuaz hitz egitera: “Era más la miseria que el miedo. Mujeres y Franquismo en el Gran Bilbao: Represión y Resistencias“. Hitzaldia batxilergoko bigarren mailako ikasleei zuzendu zitzaien, Historiako ikasgaiaren edukiekin lotuz (ordurako frankismoaren analisian murgilduta zeuden).

image

Hizlariak (ezkerrekoa Belén Solé eta eskumakoa Beatriz Díaz)

Ahozko historiaren garrantziaz ohartarazi ostean, hizlariek emakumezkoek frankismo garaian jasandako errepresio mota ezberdinez hitz egin ziguten, testigantza ezberdinen bitartez. Testigantza horiek entzuleok ozenean irakurri genituen eta solasaldirako tartea ere izan genuen, galderak egiteko eta gure aiton – amonek kontaturiko orduko bizipenak ere partekatzeko. Arazo bakarra: erlojua. Ordu baterako aurreikusi genuena luzatu egin zitzaigun, eta ekintzaren atal bakoitzaren denborak murriztu behar izan genituen, gehiagoren nahia eta beharrarekin ohiko klaseetara itzuliz. Hala ere, ordu bete ederra oparitu ziguten Belének eta Beatrizek, eta M8tik (bai irakasle zein ikasleen partetik) letra larrizko ESKERRAK eman nahi dizkizuegu.

imageIkasleak hitzaldiaren momentu batean (eskuman ikusten den hizlaria Belén Solé da)

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s