BISTARATU MIKROMATXISMOA! Gaztea, sortzailea eta feminista bazara, hau da zure lehiaketa!

Topatu.info eta Gaztezulok elkarlanean, gazte sorkuntza lehiaketa jarri dugu martxan. Komunikabideok jendartearen eraldaketan dugun paper garrantzitsuaz ohartuta eta feminismoarekin dugun konpromisoan berretsiz, mikromatxismoa bistaratzea izango da aurtengo lehiaketaren xedea. Agerian utzi nahi dugu gazteon artean ematen den ezkutuko indarkeria sexista, eta hori lortzeko sorkuntza lanak erabiliko ditugu. http://topatu.info/mikromatxismoa-sorkuntzaren-bidez-bistaratzeko-lehiaketa-jarri-dugu-martxan-sari-erakargarriekin/ LEHIAKETAREN WEBGUNEA ARGIBIDE GUZTIEKIN: http://gaztesorkuntzalehiaketa.net/ Advertisements

Indarkeria(k) ezagutzen eta salatzen

Anitzak dira eskola eremuan jaso ditzakegun erasoak eta pairatu ditzakegun indarkeria motak. Ordea, indarkeri eta eraso horietaz jabetzen ahal zara? Zenbatetan jasan, ikusi edo egin duzu horrelakoren bat, erasoa zelaz ohartu barik? Zenbatetan konturatu zara, baina ez duzu ezer egin edo zure pasibitate eta barreekin sustatu egin duzu? Post honetan gizartean, eta nola ez, eskoletan horren normalizatuta eta … More Indarkeria(k) ezagutzen eta salatzen

Matxismo gabeko inauterien alde!

Urtero, garai hau heltzen denean, jostailu denda ospetsuek inauterietarako mozorroen katalogoak ateratzen dituzte. Gabonetako jostailu katalogoekin batera, hauek ere haur eta gazteentzako marketing kanpaina matxisten arteko adierazgarrienetariko bat dira. “Sexy” izeneko etiketaren azpian, “emakumezkoentzako ogibideei” buruzko aurreiritziak zabaltzen jarraitzen dute eta emakumearen gorputza objetu sexual bihurtzen dute.   Aski da! Ozenki salatu eta egin boikota … More Matxismo gabeko inauterien alde!