Bideoforuma

Iazko esperientzia aberasgarrian oinarrituz, bideoforuma II. Jardunaldi hauetan errepikatu nahi izan dugun formatua izan da. Are gehiago, ikasleek beraiek, kurtsoan zehar euren jolastorduetan (astean behin) antolatzen jarraitu duten ekintza bihurtu egin da, gai anitzen inguruan hausnarketa eta eztabaida kritikoa lantzen eta sustatzen jarraitzeko. Hona hemen, jardunaldi hauetan bai DBHko bigarren zikloan zein Batxilergoan proiektatu eta … More Bideoforuma

ERAKUSKETAK ETA KANPAINIAK

1. GENERO INDARKERIA MUNDUAN: ASIA ASIAko 6 estatu, genero ikuspuntutik aztertzen… DBH2ko Gizarte Zientzietako ikasgaian, munduko kontinenteen mapa politikoak landu ohi ditugu urtero. Normalean estatu izenak eta ezaugarriak landu, hiriburuak ikasi eta frogak burutzen ditugu. Aurten, metodologia irauli eta helburu mamitsuagoekin, proiektu hau eraman dugu aurrera 2. ebaluazioan, Asiako mapa lantzerakoan. TBL metodologia aplikatuta (kasu … More ERAKUSKETAK ETA KANPAINIAK

M8 ASTEKO II. JARDUNALDIAK (PROGRAMA)

Aspaldi 2016ko M8 astea atzean utzi dugula (ez horrela borroka feminista!), eta horrekin ere atzeratu izan ditugun bestelako lan eta ardurak bukatzen ditugun heinean, apurka – apurka, M8 asteko II. Jardunaldietan egindakoak, ikusitakoak, entzundakoak, sentitutakoak, sufritutakoak eta gozatutakoak, blogean aurkezten joango gara. Aurtengoko lana gogorragoa izan da, gazi – gozoz josia, ezustekoak eta sorpresa ederrak … More M8 ASTEKO II. JARDUNALDIAK (PROGRAMA)