Bideoforum

M8 asteko helburu nagusietako bat gure inguruan bertan (kasu honetan ikastolako geletan, pasabideetan, jolastokian, espazio komunetan …berdintasun/aniztasun/elkartasun/errespetu jarrerak sustraituta dauden ala ez baloratzea izan da, ikasleei hitza emanez eta horren inguruko gogoeta eta jarrera kritikoa pizteko asmoz. Horretarako, goizeko etenaldia (30 minutukoa) gune aproposa izango zela pentsatu genuen, eta BIDEOFORUM-a egitea erabaki genuen, bai DBH 3-4 mailakoen nola Batxilergoko ikasleen artean.

Bertan, eta adin tarte bakoitzari egokitutako laburmetraiak aitzakitzat erabiliz, gai konkretu batzuen inguruko analisi eta eztabaida lortzea nahi genuen, sekuentzia finkoa erabiliz:

1.Laburmetraiaren aurkeztu eta ikuskatu.

2.Ikasleekin batera, borobilean, ikusitakoaren gaia/mezua/alderdi nabarmenenak azaleratu eta trukatu.

3. Laburmetraiaren edukiak ikastolara/ bizipen pertsonaletara ekartzea.

4.Azken gogoeta.

Egunero proiektatuko ziren laburmetraiak aukeratzeko,  “Cortometrajes por la Igualdad” Valentziako lehiaketaren berri izan genuen, bere  VIII. edizioan jada. Edukiak anitzak eta aproposak izanda, Caja Mediterráneoko Gizarte-Ekintza antolatzailearekin eta Paqui Méndez lehiaketaren Zuzendariarekin jarri ginen kontaktuan. Aurreko saioetako aleak bidali zizkiguten prestutasunez ( mila esker!) eta P. Méndezek BIDEOFORUMERAKO gomendioak luzatu zizkigun. Bestetik, Aldarte elkartearen webgunean materiale ugari topatu genituen, eta bertatik Levántate: No aceptes el acoso homofóbico! iragarkia erabili genuen.

image
DBH eta BATXILERGOKO BIDEOFORUM KARTELAK, ASTEKO PROGRAMAZIOAREKIN

Aste osoan zehar, BIDEOFORUMAREN ateak zabalik egon ziren, eta batez besteko 7-10 ikasleetako taldea izan genuen DBHn, eta talde zinez handiagoa Batxilergoan. Benetan giro polita lortu dugula saioetan zehar, sarritan 30’tako epe hori luzeeeee gaindituaz. Hurbildu zireneko ikasleekin batera, hausnarketa fin eta baliotsuak egin genituen (hamaiketakoa jan bitartean, nola ez!).Horrez gain, esperientzia pertsonalak, ikusi eta pairatutakoak konpartitu genituen  (lagunak, familia…) bildutakoen artean eztabaida benetan helduak sortuz eta elkarezagutzean sakonduz. Ikastolan ia inoiz landutako edo komentatutako alderdiak plazaratu ziren lasaitasunez, nerabeentzat arras garrantzitsuak.

 

image
Bideoforum: goiko irudiak DBHko saioetakoak, behekoak, Batxilergokoak.

 

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s