Rana Plazako itzal ixil ahaztuak

Gaurkolako egun batean, orain dela bi urte, Bangladesheko Savar hirian, ehungintzarako eraikin baten erausketak mila langile baino gehiagoren heriotza eta bi mila zauritutik gora eragin zituen. Erdia baino gehiago emakumeak ziren, eta beste asko, fabriketako haurtzaindegian utzitako haien seme – alabak. Eraikin horretako lau fabriketan, soldata eta lan baldintza kaxkar eta lotsagarrien truke, gero guk geuk, gure hiriko dendetan erosten ditugun arropak ekoizten ziren, “mundu garatu”ko hainbat marka eta enpresa nagusirentzat (Benetton, Primark, Mango edota El Corte Inglés, besteak – beste). Aurreko egunean agertutako arrail ilun eta sakonekin ez ikusiarena egin, eta 2013ko apirilaren 24an ehungintza fabrika horietako langileak lan egitera joatera behartuak izan ziren.

imageEraikina erausketaren ondoren (elperiodico.com)

Ehungintzaren multinazional boteretsuek, jantzien ekoizpen prozesuetarako deslokalizazio estrategiak eramaten dituzte aurrera, irabaziak handitzeko helburuarekin. Horrela, Inditex bezalako korporazio batek, adibidez, diseinu enpresak Espainiar Estatuan kokatuta dituen bitartean, India, Vietnam, Brasil edota Mexikoko lurraldeetan produzitu egiten ditu bere janzkiak, bertoko ehungintza enpresen azpikontratazioaren bitartez. Ondorioz, lan baldintzak zein soldatak iraingarriak dira, langileen eskubiderik onartzen edota bermatzen ez dituzten lurraldeak izaten baitira.

Center of Research on Multinational Corporations erakundeak eta India Committee of Neetherlands GKEak argitaratutako Captured by Cotton informean, Indiako hegoaldeko ehungintza fabriketako 14 – 20 urte bitarteko nesken esklabutza egoera aztertzen dute (ez dugu ahaztu behar eta, ehungintza fabriketan lan egiten duten %90a emakumeak direla). Ikerketa sakon honetan, ondorengo salaketak egiten dira:

  • Emakume gazte hauek astean 72 ordutik gora lan egitera behartuta daude
  • Familia txiroetako neskak dira lanpostu hauetara erakarriak direnak, bizitza hobeago baten engainuaren bitartez, eta familiek behartuta soldata bat eskuratzearren
  • Ez daukate inolako kontratu idatzirik
  • 0.88€ euroko eguneroko soldata dute, hainbat urte igaro ostean kobratzen dutena (ez berehala) eta dotea ordaintzeko erabili behar dutena
  • Sindikatuetara afiliatzeko debekua dute
  • Fabrikan bertan bizi behar dira, eta soilik hilean behin atera daitezke fabrikatik, bigilantzia zorrotzarenpean
  • Garbitasun, segurtasun eta osasun baldintzarik gabeko esparruetan jarduten dira

india esclavas textilTamil Nadu-ko ehungintza fabrika batetako langileak (elconfidencial.com)

2011an plazaratutako informe honek salatzen dituen enpresa hauek Tommy Hilfiger, Timberland, H&M, Marks&Spencer, Diesel, Gap, C&A, Inditex, El Corte Inglés edota Cortefielen hornitzaile dira. Argitaratu eta bi urte geroago, hasieran aipatutako Rana Plaza izeneko eraikina, Indiako hegoaldeko ehungintza tailer askoren antzera baldintza ezin kaxkarragoetan aurkitzen zena, goizeko bederatzietan erori egin zen, milaka pertsona zanpatuz. Gertakariak mundu “zibilizatua” astindu zuen, Indiako lan explotazioaz jakiten genuen lehenengo aldia izango balitz, eta ignorantzia hipokritaren babespean gure bizitza kontsumistekin aurrera egin genuen, munduko miloika emakumeren eskubideen gainetik.

Zer dira ba, azken finean, langile hauek? Urtero milioka euroko irabaziak dituzten nazioarteko korporazioentzat, kostuak murrizteko erabiltzen dituzten balio handirik gabeko giza kapital hutsak baino ez, ekoizpen faktore soilak. Guretzat, kontsumitzaile amorratuak, 15 eurotan erosiko dugun oihal zati baten atzean dagoen itzal ixil nabariezina, odolezko malko ikustezinez inprimaturiko eguneroko jantzien egile ahaztuak.

https://es-es.facebook.com/RopaLimpia
https://www.evb.ch/fileadmin/files/documents/CCC/7_Caputred_by_Cotton_Captured_by_Cotton.pdf
https://sites.google.com/site/directoriodemarcasdemodaetica/home
Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s