Emakumeak Erdi Aroan

Geografia eta Historiako ikasgaian aspalditik, emakumezkoen memoria historikoa berreskuratzeko asmo tinkoa daukagu. Hori dela eta, aurten ere, klaseko egunerokotasunean lantzeaz gain, aurrera atera ditugun proiektuetan oinarrizko edukia izan dira gure aintzindari ahaztuak. Hona hemen DBH2ko arloan, bai 1. zein 2. hiruhilabetean landutako gure proiektuetan emakumezkoek izandako presentzia:

Youtuber historikoak

Erdi Aroko pertsonai esanguratsuak haien testuinguruan hurbiletik ezagutzeko helburuarekin, eta ikusentzunezko munduan horren arrakastatsu bihurtu diren youtuberren ideia batetik abiatuz, DBH2ko Geografia eta Historiako ikasgaian ondorengo proiektua eraman dugu aurrera 1. hiruhilabetean: Ikasleek Erdi Aroko pertsonai baten azalean sartuz, youtuber historiko bihurtu eta “Niri buruzko 50 gauza” tag-a grabatu dute.

Eta oraingoan ere makumezkoen memoria historikoa berreskuratzeko aukera ezin galdu! Landutako pertsonai historikoen erdia emakumeak izan dira. Sandra Ferrer Valero kazetariaren mujeresenlahistoria.com orrialde zoragarria abiapuntutzat hartuz, Christine de Pizán, Tota Iruñakoa, Bizantzioko Teodora, Hildergard von Bingen, Boudica eta Leonor Akitaniakoa bezalako emakume indartsu eta jakintsuak ezagutu dituzte. Ikastolak argitaraturiko erreprodukzio zerrenda honetan aurki ditzakezue ikasleek egindako lanak:

Erdi Aroko infografia historikoak

1. eta 2. hiruhilabeteen artean burututako infografia historikoen proiektuaren barnean ere landu ditugu emakume arrakastatsu hauek. Baina pertsonai zehatzetara mugatu ezean, orohar Erdi Aroko emakumeen eguneroko bizitza ere ezagutu nahi izan dugu, eta horregatik,  feudalismoa eta gizarte estamentalari buruzko landutako gaien artean, emakume noble, kleriko eta nekazarien bizimodua aztertu dugu.

Nekazariak
Nekazariak
Leonor Akitaniakoa
Leonor Akitaniakoa
Leonor Akitaniakoa
Leonor Akitaniakoa

Genero indarkeria Erdi Aroan eta gaur egun (kristolako dokumentazio lana!!)
Genero indarkeria Erdi Aroan eta gaur egun (kristolako dokumentazio lana!!)
Nobleak
Nobleak
Nobleak
Nobleak
Hildergard Von Bingen
Hildergard Von Bingen
Nekazariak
Nekazariak

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s