URRIAK 15. Landa Eremuko Emakumearen Nazioarteko Eguna

Landa Eremuko Nazioarteko Egun honetan, urriak 15, gogora ekarri nahi dugu Euskal Nekazarien Batasunaren (ENBA gazteak) Oneka Zaballak iazko urriaren 15ean, Gaztezulon argitaraturiko artikulu labur eta argia: 1995ean, NBEk Pekinen antolatu zuen Emakumeen gaineko IV. Biltzarrean izendatu zen Landa-eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna, mundu osoan landa-eremuko emakumeek egiten duten lana ikusarazte eta aintzateste aldera. Aurrerapausoak eman … More URRIAK 15. Landa Eremuko Emakumearen Nazioarteko Eguna

Hatzamarra begian sartzen dugunean

Hona hemen birala bihurtu den beste bideo horietako bat. Ume txikien arteko eztabaida bat dugu oraingoan. Zirimiria ari duela esan dio mutikoari bere amak, euria, ordea neskatoari bereak. Bihotzak astindu dituen beste youtubeko grabaketa bat gehiago, ume txikitxoen naturaltasun eta gozotasuna dela eta. Baina beti bezala, horrelako bideoek arrakasta masiboa lortzen dutenean, betaurreko moreak jarriz … More Hatzamarra begian sartzen dugunean

Not only HIStory but HERstory too

Kurtsoko lehenengo egun hauetan, DBH2ko Gizarte Zientzietan Erdi Aroko Europaren sorrera eta eraketa landu izan dugu, garatu, hedatu, elkarbizi eta aurka egin zuten inperio eta herrien ezaugarriak landuz. Eta noski, Europa feudalaren eraketa prozesu horretan, kultura eta herri ezberdinetako emakumezkoek jorratu zuten papera ere aztertu dugu. Landu dugunaren adibide txiki bat ikusi nahi duenak sakatu … More Not only HIStory but HERstory too

Not only HIStory but HERstori too

Emakumeen historia ere zergatik landu behar dugun galdetzen duen orori, ondorengo ariketa egitea proposatzen diogu: zerrenda itzazu burura etortzen zaizkizun pertsonai historikoak. Egin duzu zerrenda? Ondo da! Orain zenbatu pertsonai horien artean zenbat diren emakume eta zenbat gizon. Zein da emaitza? Seguruenik gehiengo ikaragarria (guztiak ez badira) gizonezkoak izango dira. Baina… Zergatik? Emakumezkoek ez ote … More Not only HIStory but HERstori too

Emakumeen inguruko gizartearen polemikak klasera hurbiltzen. Eraiki ditzagun norberaren iritzi zilegi eta kritikoak!

Gaur, DBH2ko ikasle talde batek (12-13 urte bitartekoak) debate interesgarria egin dute. Orain dela bi aste, Gizarte Zientzietan Bizantziar Inperioko Teodora enperatrizak aurrera eramandako emakumeen eskubideen aldeko borroka lantzen ari genuela, ikasleek beraiek gaur egun gizartean pil pilean dagoen emakumearekin lotura zuzena daukan eztabaidagaia proposatu zuten: abortoa. Gaiari buruzko ezjakintasun orokorraz oharturik, bi asteko epean … More Emakumeen inguruko gizartearen polemikak klasera hurbiltzen. Eraiki ditzagun norberaren iritzi zilegi eta kritikoak!