Ikasleen ekarpenak: SUFRAGISTAK

Oraingoan DBH 4ko ikasleek “Sufragistas” filmaren harira egindako lanak aurkezten dira, Historiako klasean landutako langile mugimenduaren hastapenak, inperialismoen garaia eta I. Mundu Gerraren testuinguruarekin lotuta. XX. mende hasierako borrokaren laburpen bisuala aurkezteaz gain, gaur egungo borroka feministaren inguruko hausnarketa txikiak ere eskeini dituzte. 4AB Sufragistak Borroka feminista gaur egun 4CD Sufragistak Borroka feminista gaur egun

#MACHISMOMATA. Salvados. Bihar (otsailak 7). 21:00. La Sexta.

Bihar (otsailak 7, domeka), gaueko 21,30etan, La Sexta-n, Jordi Évoleren Salvados telesailak indarkeria matxistari buruzko saioa emango du. Kazetariak indarkeriaren testigantza zuzenak jasoko ditu, tratu txarrak eman dituzten eta terapian dauden gizonezkoekin elkarrizketatuko da, eta eskola batetako klase batean sartuko da, hezkuntza arloko matxismoari buruz hausnartzeko, beste gauza batzuren artean. Halabeharrez ikusi beharrekoa, ez baita … More #MACHISMOMATA. Salvados. Bihar (otsailak 7). 21:00. La Sexta.

BIDEOKLIP FEMINISTA BATEAN PARTE HARTU NAHI?

DBH4ko bi ikaslek emakumearen ahalduntze eta berdintasunaren aldeko bideoklipa grabatzea erabaki dute. Horregatik bideoklipan emakumeak soilik agertzea nahi dute, komunikabide eta musika munduan galduta daukagun (edota guztiz sexualizatuta gauden) espazioa berreskuratzen hasteko helburuarekin. Grabatuko dugun kanta TIMBAKADA taldearen “Emakume” izango da, Aurora Beltránekin grabaturikoa. Hona hemen kanta: Ideia lipdub erara grabatzea izango litzateke, Ana Tijoux-en ondorengo … More BIDEOKLIP FEMINISTA BATEAN PARTE HARTU NAHI?

ERNE! Hau ere eraso sexista da!

Pasa den ostegunean, gure 4. DBHko ikasgeletako pasabideetan eskegitako sexismoaren kontrako karteletako bat horrela margoztuta aurkitu zuten M8ko proiektuan gogor ekiten ari diren 1. Batxilergoko ikasleek: Haserre eta nazkatuta, kartela hartu eta klasez klase erasoa salatzen joan ziren, ikasle askoren pasibitate eta interes faltaren aurrean guztiz harrituta geratu zirelarik. Irakasleok ere, ikasgai ezberdinetan eta tutoretza … More ERNE! Hau ere eraso sexista da!

Not only HIStory but HERstory too

Hiruhilabetea bukatu da, baina DBH2ko Gizarte Zientziak ikastarloan emakumeen historia lantzen jarraitu izan dugu. Erdi Aroko inperio eta herri ezberdinetako historia interesgarri eta gogoangarrietaz gain, Feudalismoko estamentu ezberdinetako emakumezkoen egunerokotasunaren inguruan hitz egin izan dugu. Baita Erdi Aroko genero indarkeriaz, edota emakume bi emakume eredugarrietaz, orduko rol sexistak apurtzera ausartu egin ziren heinean: Leonor Akitaniakoa … More Not only HIStory but HERstory too

AZAROAK 25eko ekintzak

Aurten ere, Emakumearen Kontrako Indarkeriaren Aurkako egunean hainbat ekintza berezi burutu genituen gure ikatolako bigarren hezkuntzako zikloetan. DBHko hainbat klaseetan gaia jorratzen zuten bideo ezberdinen inguruko hausnarketak bideratu genituen, eta emakumezkoon gorputzaren irudiaren eta estereotipoen indarkeria sexistaren inguruan hausnarketa sustatu nahi izan genuen, egunero pasabideetan entzuten diren komentarioak salatuz, ondorengo kartelen bitartez: Era berean, Batxilergoan, … More AZAROAK 25eko ekintzak

Not only HIStory but HERstory too

Kurtsoko lehenengo egun hauetan, DBH2ko Gizarte Zientzietan Erdi Aroko Europaren sorrera eta eraketa landu izan dugu, garatu, hedatu, elkarbizi eta aurka egin zuten inperio eta herrien ezaugarriak landuz. Eta noski, Europa feudalaren eraketa prozesu horretan, kultura eta herri ezberdinetako emakumezkoek jorratu zuten papera ere aztertu dugu. Landu dugunaren adibide txiki bat ikusi nahi duenak sakatu … More Not only HIStory but HERstory too

Not only HIStory but HERstori too

Emakumeen historia ere zergatik landu behar dugun galdetzen duen orori, ondorengo ariketa egitea proposatzen diogu: zerrenda itzazu burura etortzen zaizkizun pertsonai historikoak. Egin duzu zerrenda? Ondo da! Orain zenbatu pertsonai horien artean zenbat diren emakume eta zenbat gizon. Zein da emaitza? Seguruenik gehiengo ikaragarria (guztiak ez badira) gizonezkoak izango dira. Baina… Zergatik? Emakumezkoek ez ote … More Not only HIStory but HERstori too

Emakumeen inguruko gizartearen polemikak klasera hurbiltzen. Eraiki ditzagun norberaren iritzi zilegi eta kritikoak!

Gaur, DBH2ko ikasle talde batek (12-13 urte bitartekoak) debate interesgarria egin dute. Orain dela bi aste, Gizarte Zientzietan Bizantziar Inperioko Teodora enperatrizak aurrera eramandako emakumeen eskubideen aldeko borroka lantzen ari genuela, ikasleek beraiek gaur egun gizartean pil pilean dagoen emakumearekin lotura zuzena daukan eztabaidagaia proposatu zuten: abortoa. Gaiari buruzko ezjakintasun orokorraz oharturik, bi asteko epean … More Emakumeen inguruko gizartearen polemikak klasera hurbiltzen. Eraiki ditzagun norberaren iritzi zilegi eta kritikoak!