M8ko III. Jardunaldietarako diseinu grafikoak!

Aurten ere, Aliziaren untxiaren pare, M8ko III. Jardunaldien prestaketa prozesu zoroan murgilduta gaudela, 2017ko M8rako diseinatu ditugun ikonografiak eta leloak aurkezten dizkizuegu, azkenik! Oraingoan bi diseinu gainera! Lehenengoa Gorka Uriarteren ilustrazio zoragarri batetatik abiatuz sorturiko diseinua da, bigarrena abenduan hil zen Leia printzesaren omenez egindakoa. Gustukoen duzun irudia deskargatu (edo biak!!) eta zure kamisetan, poltsoan, sudaderan, pegatinetan, … More M8ko III. Jardunaldietarako diseinu grafikoak!

Otsailak 11 (2017)

DBH 3. mailako zenbait ikaslek aurrea hartu dute emakumearen papera zientziaren munduan goraipatzeko. Hainbat astetan zehar jolasorduetan gogor lan egin ostean, ikasleen talde feministak, Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikasgela desberdinetan hainbat emakume zientzilari famatuen papera eta lana landu egin du. Ikusi ekintzaren argazkiak ikastolaren facebook-ean.  

Emakumeak Erdi Aroan

Geografia eta Historiako ikasgaian aspalditik, emakumezkoen memoria historikoa berreskuratzeko asmo tinkoa daukagu. Hori dela eta, aurten ere, klaseko egunerokotasunean lantzeaz gain, aurrera atera ditugun proiektuetan oinarrizko edukia izan dira gure aintzindari ahaztuak. Hona hemen DBH2ko arloan, bai 1. zein 2. hiruhilabetean landutako gure proiektuetan emakumezkoek izandako presentzia: Youtuber historikoak Erdi Aroko pertsonai esanguratsuak haien testuinguruan … More Emakumeak Erdi Aroan