Zure historia gorria kontatu! #hilerokoaetani

Nolakoa izan zen hilerokoa etorri zitzaizun lehenengo aldia? Zer sentitu zenuen? Aurretik noizbait horren inguruan hitz egin ahal zenuen? Norekin? Espero zenuena bezelakoa izan al zen?

Eta nolakoa da orain zure hilerokoa? Zenbat egun irauten dizu? Nola sentitzen duzu? Nola eraldatzen du zure egunerokotasuna?

Gune hau zure hilerokoari buruz beldur eta lotsa barik hitz egin dezazun sortu da, beraz animo! Apurtu zentsura eta tabuen kateak eta ozenean kontatu munduari hilerokoa eta zure arteko historia.

Mutila bazara ere hilerokoarekin daukazun harremana kontatu, ez da soilik nesken kontua! Noiz entzun zenuen honi buruz lehenengo aldiz? Zer dakizu hilerokoari buruz? Dudarik al daukazu? Galderarik? Nola sentitzen zara gai honi buruz hitz egiten denean?

Utzi komentario bat hemen behean, edo bestela twitterrean mezuaren hasieran edo amaieran #hilerokoaetani hashtag-a idatziz.

image

8 thoughts on “Zure historia gorria kontatu! #hilerokoaetani

  1. hilekoa etorri zitzaidan lehenengo eguna arraroa izan zen, berria, duela urte bat gutxi gora behera. Esperientzia nazkagarria izan zen, ez zitzaidan bat ere ez gustatu. Urte bat lehenago nire lagun hoberenarekin hitz egiten nuen honetaz, udako oporretan. Ez zen nik espero nuena bezalakoa baina pentsatzen nuen horrelako zerbait izango zela. Lehenengo egunean ez nuen oso txarto pasa zeren ez nuen ezer erez sentitu, hurrengo egunak txarrago pasatu nituen bizkarreko min itzelarekin eta sabelaldeko beheko partean ere bai. nire egunerokotasunean aldatzen duen bakarra da adi egon behar naizela ia prakak zikindu ditudan edo ez, eta ezin naiz mugitu beti egiten ditudan mugimenduekin. Orain hilekoarekin nago baina azkenengo eguna denez ez dut behar adi egoterik.

    Atsegin dut

  2. Hilekoa jaitsi zitzaidan lehen aldian, Nojan negoen. Hondartzatik bueltatu, eta bainugelara joan nintzen. Nire Nojako lagunak ere hilekoa dute eta galdetu nien ea zer egin zuten eta esan zidaten negar, baina ni konturatu nintzenean, irrifarre bat sortu zitzaidan, jada emakume bat nintzelako. Nire amari deitu nion eta barreka hasi zen esanez ” bueno emakume bat bazara” . Gero aldatu eta telefonoa hartu nuen nire lagunei esateko. Nire lehen laguna Maialen izan zen eta gero beste lagun batzuei. Ez nuen sentitu ezer, baina bai tripako mina. Hilerokoari buruz nire amarekin, nire lagunekin… hitz eginda neukan, baina ez zen izan nik pentsatzen nuen moduan, uste nuelako egun gutxiago zirela, eta odol gutxiago.

    Orain hilekoarekin nago . Oraindik udan jeitsi zitzaidanez, ez daukat oso argi zenbat egun edukiko dut hilekoa edo zein izango den nire hurrengo eguna.

    Atsegin dut

  3. Hilekoa jeitsi zitzaidan lehen aldia, Aste Santuko oporretan nengoela izan zen. Nire familiarekin etxetik kanpo bazkaltzera irten nintzen, eta bazkaldu aurretik komunera joan nintzen bakarrik. Bertan, kuleroan gorri bat nuela konturatu nintzen eta lehenbailen, amarengana joan nintzen. Berak esan zidan, seguru aski abisu bat izango zela, eta hurrengo egunean ikusiko genuela ia benetan hilekoa bazen ala oraindik egunen bat faltatzen bazitzaidan. Momentu horretan, apur bat arraro sentitu nintzen hori entzutean suposatzen nuelako hori hilekoa izan behar zuela, eta ordua heldua zela. Paper bat jarri nuen eta arratsaldean berriro komunera joanda, guztiz zikinduta zegoela ikusi nuen, beraz ama deitu eta etxera joan nintzen.
    Aurretik banekien lehenago edo beranduago baina gutxi barru helduko zela, nire lagun askok bazeukatelako eta haien esperientziak kontatuta banengoen ohituta behin baino gehiagotan hortaz hitz egitera. Egun batzuk lehenago kasualitatez, gelako bi lagunekin horretaz hizketan egon nintzen, gure lehen esperientzia noiz eta nola izango zen gure buruari galdetzen. Egia esanda, ez nuen inola ere imajinatu, horrelako situazio bat nire ustez edozein momentutan gertatu ahal zaizunez ez nekien nola imajinatu.
    Orain, lehenengo aldian baino askoz gehiago jaisten zait, eta guztia zikintzen dut. Min handia izaten dut lehenengo egunetan bereziki, eta kantitate handia botatzen dut. Tanpoia erabiltzea askoz erosoagoa eta modu batean garbiagoa iruditzen zait, ez duzulako beste ezer zikintzen eta hiru ordutan gutxi gorabehera eduki dezakezulako, eta kontrolatu dezakezu zein tamainatakoa jarri aldiaren arabera. Etxean egoteko eta lotarako berriz, konpresa handiak erabiltzen ditut, guztia botatzeko eta ez barruan geratzeko, baina sentsazioa oso deserosoa da. Aste oso bat irauten dit normalean eta oso astuna iruditzen zait. Ikastolan bereziki ez naiz askatasunez aldatzen, besteek tanpoia jartzeagatik zer esango didaten beldur naizelako. Hori normaltzat jartzea espero dut, lotsa ematen didalako.

    Liked by 1 person

  4. Hilekoa jaitzi zitzaidan lehenengo egunean, arraroa izan zen gainera, 1. DBH asteko zorioan nengoen, hau da, aurreko egunean. Beraz klaseko lehenengo eguna oso arraroa eta deserosoa izan zen, ez nekien nola kontatu nire lagunei, baina joan zenean, lasaiago nengoen eta laguneiin konpartitu nuen. Orain gutxi gorabehera, 4-5 egun irautzen dit, eta minak desagertzeko ibuprofeno bat hartzen dut. Kostumbre batzuk ditut hilekoa ditudanean, adibidez gehiago jatea edo eta beste humore bat izatea.

    Atsegin dut

  5. Hilekoa jaitsi zitzaidan nire ahizpa eta lagunei baino lehen eta jaitsi baino lehen izugarrizko mina neukan, eta nire alboko pertsonek esaten zidaten agian hilekoagaitik zela baina ni hilekoa jaitsiko zitzaidala azkeneko gauza zela pentsatzen nuen. Orain, 3 urte eta erdi ostean, hilekoa dudan bakoitzean izugarrizko minak ditut giltzurrunetan eta batzuetan obarioetan eta 5 eguneko infernua egiten zait. Pilula ugari hartzen ditut eta hori ez da batere ona gainera.

    Atsegin dut

  6. Nire lehenengo eserientzia izanda, oso ondo sentitu nahiz. Bai emakume guztiok dakigu oso txarto pasatzen dela , baina bizitza horrela da eta ez dugu ezkutatu behar. Desatsegina da horretaz hitz egitea baina ez gara lotsatu egin behar.

    Atsegin dut

  7. Nire lehenengo aldia pasadan urteko martxoaren 20 izan zen. Nire lagun gehienak zuten hilekoa eta banekien nola funtzionatzeb zuen, baita nire amak horretaz hitz egin zidan hainbat aldiz. Etxean nengoen lasai. Baina aurreko egunetan bai izan nituela tripako minak eta nekea. Eta komunera joan nintzenean txis egitera kuleroa gorriz zikinduta ikusi nuen. Asteburu horretan nire aitarekin negoen eta ez nekien nola esan. Nire ahizpa deitu nuen eta esan nion konpresak bilatzeko. Minutu batzuk geroago nire aitaren neskakagunaren alabari deitu nion, konfidantza daukadalako eta nire adin bera duenez kontatu egin nion eta esan zidan amaitu egin zitzaizkiola konpresak. Orduan paper zati bat jarri nuen eta supermerkatura jaitsi nintzen erostera. Bueltatu nintzeneak konpresa bat jarri nuen eta nire aita etorri zitzaidan zer gertatu zitzaidan galdetzera. Ni gorri gorri jarri nintzen eta ez nekien nola esan. Saloira eraman zitzaidan eta han esan nion, hilekoa jaitsi zait eta besarkatu egin ninduen. Gero nire amari deitu nion eta esan zidan emakume bat nintzela eta horrelako gauzak. Eta aholkuak eman zizkidan eta esan zidan zalantzak banituen berari deitzeko. Zeren eta hurrengo egunean Zaragozara nioan.
    Gaur egun hilero jaisten zait eta 4 egun gutxi gora behera irauten du. Batzuetan gehiago. Eta min asko dut tripan, obarioetan eta giltzurrunetan. Eta horregatik batzuetan pirulak hartu behar ditut mina jasanezina delako. Ere nekatuta nago beti logurearekin hilekoa daukadanean eta umore txarrez eta oso borde.

    Atsegin dut

  8. Lehenengo aldia 2013ko gabonetan izan zen, abenduak 31. Nire izeko eta osabaren etxera nihoan eta jaitsi egin zitzaidan. Buruko eta tripako min handia neukan, baita sorbalda mina eta oso humore txarrean nengoen. Ezin izan nuen urteko azken eguna ondo pasa. Mahatsak ez nituen hartu eta segidan ohera joan nintzen. 7 egun egon nintzen berarekin eta ibuprofenoak hartu nituen mina kentzeko. Orain arte beti pasatzen zait, 7 egun irauten dit baina sorbaldan ez dut minik hartzen. Humore txarrean egoten naiz eta buruko eta tripako mina eukitzen ditut.

    Atsegin dut

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s