“Prohibido recordar” dokumentala (2012)

Txaber Larreategi eta Josu Martinezen 2010eko dokumental bikain honek, Mutrikuko Saturraraneko gartzelan espetxeratuta egon ziren milaka emakumeen historia kontatzen du. 1937 – 1944 urte bitartean, tropa faxistek Mutriku konkistatzea lortu zutenetik, Saturraran hondartzako antzinako luxuzko bainuetxea izan zena emakumezkoen gartzela bihurtu zen, eta bertan, 16 – 80 urte bitarteko bi mila emakume inguru sartu zituzten, … More “Prohibido recordar” dokumentala (2012)

“The punk singer” dokumentala (2013)

Katheleen Hanna (1968) Bikini Kill punk taldearen abeslari, ondoren Le Tigre-n eta oraintxe The Julie Ruin taldean ari da. Riot Grrrl mugimenduko sustatzailea, aktibista feminista eta emakumeen eskubideen alde borrokatu zuen 90ko hamarkadan. Sini Andersonen “The punk singer” (2013) dokumental honen barrena, abeslari honen bizitzaren gora beherak eta ibilbide gogorraren berri izan dezakegu, emakumeen aurkako indarkeriak salatzen dituen heinean. … More “The punk singer” dokumentala (2013)

“SUPERVENUS” laburmetraia (2014)

Hainbat sari jaso izan dituen Fréderic Doazanen larbumetrai hau emakumeok garai ezberdinetan jasan egin eta egiten dugun edertasunaren estereotipoen presio eta inposaketa sozialaren inguruko hausnarketa eta kritika da. Estetika klasikoko emakumearen irudia zirujau baten esku errealekin tartekatzen da, emakumearen gorputza behin eta berriz moldatuz, bisturia eta ziringak (horrela ere kirurgia estetikoa salatuz) edota makilajearekin. Eskuak emakumearen burmuinean ere … More “SUPERVENUS” laburmetraia (2014)

“En tierra de hombres” (2005)

Niki Carok zuzendutako film hau,  gizonezkoek menperatutako meatzaritzaren industrian girotu egiten da eta emakumezkoek bertan jasaten dituzten gehiegikeri eta tratu txar matxistak salatu egiten ditu. Pelikulak, bi haur dituen emakume ezkongabe batek (Charlize Theron), Minnesotako iparreko herrixka bateko meategietan lana aurkitzen duenean, berak eta bere emakumezko lankideek gizonezko lankideengatik jasan behar dituzten mespretxu, umiliazio eta jazarpena … More “En tierra de hombres” (2005)