Ez jarri gorri, gorri jartzen garenean

Emakumearen gorputza eta haren ezaugarrien inguruan gizartean eraikitako kultura negatibo eta kaltegarriaz ohartuta, hilerokoaren ziklo biologikoa naturaltasunez onartzea, baloratzea eta ezagutzea sustatzeko helburuarekin, “Ez jarri gorri – gorri jartzen garenean” proiektua martxan jarri genuen lehenengoetarikoa izan zen. Izan ere, gure ikasleek, DBHra ailegatzen direnetik, eta lehenago ere, ezagutzen duten errealitate hurbila da, oraindik ere beldurraz, lotsaz, nazkaz, mespretxuz eta ixilean bizi dutena. Hilerokoaren inguruko tabu artifizialak apurtu nahi izan ditugu, ezjakintasunaren eta ixiltasunaren kateetaz askatuz eta arnastu, elikatu edota lo egitearen prozesu biologikoekin parekatuz.

image

Horrela, blogean argitaratutako artikulu baten bitartez, klaseetan gaia plazaratu eta salatu genuen, eta ekiten hasteko gonbidapena luzatu genuen. Hona hemen artikulua:

https://martxoak8.wordpress.com/proiektu-eta-kanpainak/gorri-gorri-jartzen-garenean/

Proposatu genituen lehenengo bi ekimenak hilekoari buruzko iragarki ez – sexistak sortzea, eta norberak hilekoarekin zuen esperientzia eta historia partekatzea izan ziren. Lehenengo proposamena ez da oraindik aurrera atera (https://martxoak8.wordpress.com/proiektu-eta-kanpainak/gorri-gorri-jartzen-garenean/estereotipo-eta-mitoak-hautsiz/), bigarrenerako ordea, testigantza interesgarriak jasotzen hasi genituen, betiere ezizenen atzean izkutaturik (gizartearen presioaren islada). Hemen ikasleek partekatu zituzten esperientziak irakur daitezke:

https://martxoak8.wordpress.com/proiektu-eta-kanpainak/gorri-gorri-jartzen-garenean/hilerokoa-eta-ni-zure-historia-kontatu/

Era berean, hilerokoaren zenbait produkturen “monopolio mediatikoa” apurtzeko, bestelako baliabide osasuntsuago, ekonomikoago eta ekologikoagoari buruzko informazioa ere eskeintzen hasi genuen: hilerokoaren kopa.(https://martxoak8.wordpress.com/2015/01/07/txin-txin/)

Beraz, M8 astea bertan geneukala, aurretiko kontzientzia eta informazio kanpaina luzea eginda bazegoen, honekin loturiko asteko ekintzetan,  jakintzaz eta aurreiritzi gehigirik gabe murgildu ahal izateko. Ondoren jorratutako ekintzak azaltzen dira:

Odol arte erakusketa. Deustuko PARE gazte elkarte feministak orain dela urte batzuk gure helburu berdinarekin egindako obren erakusketa eskeini genuen Batxilergoko eraikinean. Koadroek emakumearen ugalkortasun eta sexualitate gaitasunari loturiko gaiak jorratzen dute, berezitasun batekin: irudiak egiteko erabilitako oinarrizko materiala hilerokoaren odola da. (Hemen erakusketaren xehetasun eta argazkiak: https://martxoak8.wordpress.com/proiektu-eta-kanpainak/m8-astea/erakusketak/odol-arte-arte-menstrual-menstrual-art/)

Bistaratze eta normalizazio tailerra. Aurrekoarekin batera PAREko kide batek (aldi berean ikastolako ikasle eta irakasle ohia), batxilergoko bigarren mailako ikasle talde batentzat hilekoaren inguruko tailerra eskeini zuen. Honetan, ziklo biologiko honen funtzionamendu teknikoa argitzeaz gain (ikasle gehienek ezagutzen ez zutena), norbanakoaren bizipenak eta sentimenduak partekatu ziren; tanpoiak, konpresak eta kopari buruz hitz egin zen edota gizartean errotutako aurreiritziak apurtzen saiatu zen, konfidantzazko giro atsegin, aske eta lasaian.

Eta gorri jarri ginenean, gorritu egin ziren…

Hau izan zen, duda barik, ekimen polemikoenetarikoa eta bai irakasle zein ikasleen aldetik eztaibaida gehien ireki zituena, argi geratuz gai honek gizarte hurbilean oraindik ere zabaltzen duen ezinegona, gure iritziz emakumearen sexualitatea tradizioz zapaldu, kontrolatu eta zigortu duen kultura patriarkal baten ondorio. Ordea, ekintzetan parte hartu zutenen artean zabaldutako sentipena bestelakoa izan zen, eta horren adibide da ikasle batek astea bukatu eta gutxira M8ko korreora bidali zigun hausnarketa txiki hau:

Askotan ez gara konturatzen gure gorputzari buruz hitz egin behar dugula. Betidanik izan naiz nahiko lotsatia, gehien bat nire gorputzarekin zer ikusia duten gauzekin. Horregaitik eskertu nahi dizuet tailer hau egiteagatik.
Eta eskerrik asko ere aste osoan zehar egindako ekintzengaitik.

I.L. (2. Batxilergoko ikaslea)

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s