More koloreko doinuak

Orain dela gutxi, irakasle batek musikaren magalean sarritan galtzen den 15 urteko ikasle bati, noizbehinka errealitatera itzularazteko helburu apalerekin, zera galdetu zion: “zer izango litzateke musika errealitaterik gabe?”. Hau izan zen ikaslearen erantzuna: “eta errealitatea musikarik gabe?”.

image
DBH4 ko ikasle talde bat DBH3 ko gela batean egun horretako sarrera eta irteera abestien berri ematen.

Errealitatearen musika eta musikaren errealitatean hausnartzen, egunero klaserako sarrera eta irteerako ohiko doinuen iraultza feminista txikia egitea erabaki genuen, emakumezkoek eginiko edota emakumezkoen berdintasuna eta askatasunari buruzko kantengatik ordezkatuz. Proiektuan bolondres agertutako ikasle talde ezberdinak, zikloka, egun bakoitzean joko zuten kanten azalpena eta zergatia eman zuten eta letra irakurri zituzten klase guztietan.

image
DBH4 ko ikasleak jo eta su ibili ziren, gelaz gela, abestien letrak, esanahia eta abeslarien biografiak azaltzen.

Aukeraketari dagokionez, danetarik hartzea pentsatu genuen, ikasleek beraiek zein irakasleon lan taldeak proposaturikoak, euskeraz, gazteleraz eta ingelesez, taldeenak eta bakarlarienak, eta estilo anitzekoak (rock, pop, ska, folk, punk…).

image

Izan genituen arazo tekniko – informatiko txikiak alde batera utziz, eta nahiz eta ikasle – jardunaldien amaiera izatez eta betidanik ikasleentzako poztasun unea izan,  klasera horren motibazio handiarekin oso gutxitan sartu izan garela esan dezakegu.

Hemen egun bakoitzean erabilitako kantak eta hauen azalpenak ikus ditzakezue:

https://martxoak8.wordpress.com/proiektu-eta-kanpainak/m8-asteko-sarrera-eta-irteera-kantak/

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s