OZENKI SALATU!! kanpaina

image

Ingurukoen zenbait jarrera, begirada, keinu eta komentario askotan urduri eta ezeroso sentiarazten gaituzte, iraindu, erasotu edota sumindu egiten gaituzte. Izan ere, hainbat jokabidek gure espazio pertsonala inbaditu egiten dute, gure baimenik eta onarpenik gabe, edota gure sexu, izaera eta gaitasunak gutxietsi egiten dituzte. Patsadaz pentsatu, hausnartu: zenbatetan sentitu zara gutxiago? Zenbatetan objetu? Eta orain, ez gehiago itxaron, ez gehiago zure barnean gorde, orain… OZENKI SALATU!!

HELBURUA

Kanpaina honek egunero emakumeok jasaten ditugun jarrera sexistak salatzea eta behingoz ezeztatzea du helburutzat, gure ikastolatik hasiz.

NOLA EGINGO DUGU?

Horretarako koloredun kartulina batean eta esaldi batean ze jarrerek sentiarazten diguten txarto idatziko dugu, eta kartulina hoiek DBHko eta Batxilergoko eraikinean zehar pegatuko ditugu.

NORTZUK PARTE HAR DEZAKETE?

Emakumearen kontrako sexismoa neska zein mutilei kaltetzen die, beraz edonork idatzi dezake bere esaldia, eta nahi beste esaldi eta kartulina egin dezake. Era berean, ikastolan parte hartzen duek edozein eragilek (ikasle, irakasle, zuzendari, atezain, garbitzaile, guraso…) egin dezake bere salaketa, honako hau guztion arazoa delako.

IZENA JARRI BEHAR DA KARTULINETAN?

Ez, ez da beharrezkoa, anonimoak izan daitezke.

NON LOR DITZAKEGU KARTULINAK ETA NON ENTREGATU?

Momentuz DBHko Lengua Mintegian eta Gizarte Mintegian eta Batxilergoko Gizarte Mintegian.

ADIBIDERIK?

Esaldiak ondorengo formatuan formula ditzakezue: “………-ean, ………. sentitzen dut/naiz”. Hona hemen adibide batzuk:

Nesken ipurdi eta bularrengatik baino ez interesa erakusten duzunean, emakumea sexu – objetu soila bihurtzen duzula sentitzen dut”

Zurea naizela esaten didazunean, jabea izan dezakeen nortasunik gabeko objetu sentitzen naiz

image

“Baina nik ez dakit zer idatzi… Inoiz ez dut eraso sexistarik jasan edo ikusi!”

ERROR!! Egunero eraso eta irain sexistak pairatzen, ikusten eta egiten ditugu, ordea, horren onartuak daude gure kultura eta gizartean, normaltzat hartzen ditugula, eta “ez zaizkigu horrenbesterako iruditzen”. Baina, mutil bat neska bati berak nahi izan barik gehiegi hurbiltzen zaionean, eskua altxatzen dionean, bere gainean esertzera behartzen duenean, begirada lizunarekin begiratzen duenean… Neska batek bere autoestima mutilen onarpenean oinarritzen duenean, eta horren arabera jokatzen duenean nortasun guztia galduz… Edonork edozein kontu “nesken antzera egitea” edota “neska dirudizu” iraintzat erabiltzen duenean… motxilatik tanpoi edo konpresa bat ateratzea edota hilekoari buruz hitz egitea lotsa ematen digunean… Eta momentu oro bizitzen ditugun beste mila egoeratan ematen dira eraso sexistak edota horien ondorioak. Beraz hausnartu, ez lotsatu, ez bildurtu, eta salatu!!

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s