III. ERAKUSKETAK ETA KANPAINIAK

GIZARTEA GENERO IKUSPUNTUTIK AZTERTZEN

DBH4ko Balio Etikoak ikasgaian indarkeri mota ezberdinak landu ditugu eta bereziki indarkeria sexista aztertu fugu 2. ebaluaketan. Horretarako ikasleei proposamen desberdinak eman dizkiegu:

  1. SALVADOS-eko “NOSOTRAS: LA CARGA DE SER MUJER” (2016ko abenduaren 18an emandakoa) programa ikusi eta honen inguruan banakako hausnarketa-lana (SALVADOS. ETIKA DBH4) egin dute ikasleek.
  2. Horma-irudiak egin ditugu: horma-irudi hoiek egiteko hainbat orrialdetatik atera dugu informazioa:
    1. ILGA: leyes de orientación sexual en el mundo.
    2. FEMINICIDIO.NET: feminicidios y otros asesinatos de mujeres en España
    3. EMAKUNDE: Violencia machista contra las mujeres en la CAPV: percepción, incidencia y seguridad
    4. Emakumeenganako indarkeri motaen itzulpena euskarara INFOGRAFIA batetik.

 

TXAPA TAILLERRA

1.DBHn, Gaztelania eta Literatura ikasgaian testu motak landu ditugula aprobetxatuz, emakumearen berdintasuna eta askatasunaren aldeko goiburu limurtzaileak lantzea pentsatu dugu. Goiburu hoiek, M8 astean zehar, lenguako klaseetan txapak bihurtu ditugu, eta etapa guztietako (DBHko lehenengo mailatik, Batxilergoko bigarren mailara arte) irakasle eta ikasleen artean banatu ditugu. Bigarren Hezkuntzako ikasle gazteenen inplikazioa eta ilusioa itzela izan da, proiektuaren parte sentitu direlako guztiz.

 

EMAKUMEAK ETA ARTEA

Iazko arrakasta ikusita aurten ere DBH2ko ikasleekin errepikatzea erabaki dugu. Oraingoan Giorgia O´Keeffee-ren loreak kopiatu dituzte ikasleek.

 

BERDINTASUNA KIROLEAN

Sortu elkartearen partetik emandako tailerra, DBH3ko ikasleek emakumeek kirol munduan duten oztopoetaz berba egin zuten. Tailer honekin bistaratu nahi genuen emakumeok sufritzen ditugun gutxiagotasun egoera ezberdinak. DBH3-ko ikasleek, tailerrean elkar lanean egon ostean, mahai-inguru batean parte hartu zuten. Mahai-ingurua zuzentzeko Gorputz Heziketako N.D. irakaslearen laguntza izan genuen. Gainera, kirol munduan profesionalak diren kirolariak gonbidatuak izan ziren: N.Gómez (piragua), R. Ybarra (belar hockey), E. Duque (arrauna), U. Guarrotxena (futbola) eta I. Iturregi (futbola).

 

 

Advertisements