ERAKUSKETAK ETA KANPAINIAK

1. GENERO INDARKERIA MUNDUAN: ASIA

ASIAko 6 estatu, genero ikuspuntutik aztertzen…

DBH2ko Gizarte Zientzietako ikasgaian, munduko kontinenteen mapa politikoak landu ohi ditugu urtero. Normalean estatu izenak eta ezaugarriak landu, hiriburuak ikasi eta frogak burutzen ditugu. Aurten, metodologia irauli eta helburu mamitsuagoekin, proiektu hau eraman dugu aurrera 2. ebaluazioan, Asiako mapa lantzerakoan. TBL metodologia aplikatuta (kasu honetan aukeren ondorioak iragarri pentsamendu trebetasunaz baliatuz) eta lan kooperatiboaren bitartez, Asiako hainbat estatu genero ikuspuntutik aztertu ditugu, emaitzak hormi-irudi erraldoi batean islatuz.

img_3357
M8 astean, horma-irudia DBHko eraikinean zegoen ikusgai.

2. EMAKUMEAK ETA ARTEA

Iazko M8ko asteko arrakasta dela eta, aurten ere DBH2ko ikasleekin errepikatzea erabaki dugu.

Oraingoan Inmaren p*nitak (ohikatzen duten emakumeak), Giorgia O´Keeffee-ren loreak eta, berriro ere, Nicki the Saint Phalle-ren Nanak landu ditugu.

Hona hemen emaitza zoragarriak:

This slideshow requires JavaScript.

3. ANIZTASUNAREN KOLOREAK

DBH2ko talde batekin ere, Gizarte Zientziak eta Plastikako jakintza-alorrarteko proiektu hau eraman dugu aurrera. Aniztasunaren aberastasuna aldarrikatzeko (kulturala, ideologikoa, sexuala…), ikasle bakoitzak maskara bat margoztu eta apaindu egin du, bere desira, sentimendu eta gustuen arabera. Horrela, ondorengo murala osotu dugu, zeinetan bi atal bereizten diren: alde batean maskara zuri eta identikoak ageri dira, uniformidadea islatzen dutenak, beste aldean ikasleek apainduriko maskara koloretsuak. Eta zuk, ze alde duzu gustokoen? Zein dirudizu aberatsagoa, interesgarriagoa eta erakargarriagoa?

4. EMAKUMEEN EKARPENAK ERLIJIO NAGUSIETAN

Aurreko urtean munduko erlijio nagusietako misoginia salatu nahi izan bagenuen, aurten, erlijio horietan beraietan emakumeek egindako ekarpenak aldarrikatu nahi izan ditugu. DBH4ko Erlijio Katolikoko zein Erlijioen Arte eta Kultura Adierazpeneko ikasleek, erlijio nagusietan bidegile, teorialari, iraultzaile agertutako emakumeak aztertu dituzte 2. hiruhilabetean zehar. Beraien biografia, lana, idatziak, gogoetak eta ekarpen nagusiak taldeka landu ostean, emaitzekin infografia erakusketa txiki hau antolatu egin dugu, M8 astean zehar ikusgai egon dena. Jorratutako emakumeen zerrenda, honakoa da:

Teresa Forcades Vila

-Begum Rokeya 

-Amina Wadud

-Edith Stein

-Dorothy Day

-Bruriah

-Bhikkhuni-ak (lekaime budistak)

-Libby Lane

-Katherine Jefferts

img_3421

5. AHALDUNTZEKO ESALDI ETA ESPERIENTZIA FEMINISTAK

Era berean, DBHko eraikina goitik behera emakumeen ahalduntzea bideratzen duten esaldi eta esperientzia (artista grafiko ezagun baten kartelak euskaratu egin ditu DBH4ko ikasle talde batek) feministekin apaindu dugu.

This slideshow requires JavaScript.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s