Bideoforuma

Iazko esperientzia aberasgarrian oinarrituz, bideoforuma II. Jardunaldi hauetan errepikatu nahi izan dugun formatua izan da. Are gehiago, ikasleek beraiek, kurtsoan zehar euren jolastorduetan (astean behin) antolatzen jarraitu duten ekintza bihurtu egin da, gai anitzen inguruan hausnarketa eta eztabaida kritikoa lantzen eta sustatzen jarraitzeko. Hona hemen, jardunaldi hauetan bai DBHko bigarren zikloan zein Batxilergoan proiektatu eta eztabaidatu ditugun laburmetraiak eta ekintzaren zenbait argazki (aurtengo parte hartzea ikaragarria izan da!!).

Proiekzio osteko eztabaidetan, batxilergoan arrakasta gehien izandako saioak “El orden de las cosas” laburmetrai zirraragarria eta “Supervenus” animazio filme laburra izan ziren. DBHn, ostera,

“El sandwich de Mariana”  laburmetraia arreta handiz jarraitu zuten ikasleek, eta bertan lantzen diren indarkeria mota desberdinak identifikatzeko gai izan ziren. Bestetik, “10 hours walkin in NYC as a woman”  ekimenaren laburpen bideotxoak ere eztabaida biziak sortu zituen ikasleen artean.

Aurten ere giro ederra izateaz gain, maila desberdineko ikasleen arteko eztabaida, izotzaldia behin urtu eta gero, oparoa izan da eta gogoeta eta iritzi  interesgarri eta aberasgarriak mahairatu ziren.

archivo_000
archivo_001

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s