Estereotipo eta mitoak hautsiz

image

HELBURUA

Proiektu honek komunikabideen saldu eta inposatzen dizkiguten estereotipo femeninoak eta hilekoaren inguruko mito eta tabuak apurtzea da.

NOLA EGINGO DUGU?

Horretarako gure hilekoari buruzko iragarkiak egingo ditugu, zeintzuetan benetako emakumeak, benetako kezka, arazo eta sentimenduekin agertuko diren. Gogoratu hilerokoa hilabete oso bateko zikloa dela, eta hainbat egunetan zehar odola izurtzeaz gain gure gorputzak beste hainbat aldaketa sufritzen dituela. Hausnartu nola bizitzen duzuen zuek hilerokoa, zer sentitzen duzuen,  sufritzen duzuen ala ez… Eta guzti hori modu original eta naturalean azaldu iragarkian.

ZE FORMATUTAN AURKEZTU BEHAR DA IRAGARKIA?

Bideo formatuan (laburra eta sintetikoa izan behar du, gogoratu iragarki bat dela. 3 minutu askoz jota) aurkeztu dezakezue edota argazki muntai bat egin.

PRODUKTUREN BAT SALDU BEHAR AL DU NIRE IRAGARKIAK?

Ez du zertan, iragarkiaren helburua komunikabideek izkutatzen eta ezeztatzen dituzten errealitateak erakustea da, beraz, ez duzue zertan tanpoi, konpresa edota koparik saldu behar. Ordea, zuen iragarkietan produktu hoiek sartu nahi badituzue egin dezakezue, izan ere gure errealitatearen parte dira. Soilik originalak izan, eta beldur eta aurreiritzirik gabe zuen benetako egunerokotasuna aldarrikatu!

NORTZUK PARTE HAR DEZAKETE?

Proiektua DBH eta Batxilergoko ikasleei zuzenduta dago bereziki, eta neskek zein mutilek har dezakete parte, hautsi behar dugun beste mitoetako bat baita hilerokoa emakumeen kontua soilik dela. Iragarkian mutilak ere agertzea oso interesgarria da, zuek ere ziklo honekin erlazio handia duzuelako, nahiz eta inoiz horren inguruan hausnartu ez. Zuen sentimendu, pentsamendu eta inplikazioa ere ager daitezke iragarkian.

NON ETA NOIZ AURKEZTUKO DIRA GURE IRAGARKIAK?

M8ko proiektuaren astean zehar aurkeztuko dira, bai ikastolan zein blogean (noski, zuen aurpegiak aurkeztuz gero, blogeko atal hori itxia izango da, zuen pribotasuna errespetatzeko helburuarekin).

ZERTARAKO ERABILIKO DIRA?

Zuen aportazioak klaseetan genero berdintasuna lantzeko erabiliko dira, hilerokoaren zikloa naturalizatzeaz gain (biologikoki naturala baita, eta kulturalki izan beharko litzatekeelako) emakumearen inguruko estereotipoak kritikoki aztertzeko aukera emango baitute. Zuen iragarkiak emakumearen berdintasunean eta duintasunaren aldeko borrokan aurrerapausu bat izan daitezke, beraz ekin gogor!!

ADIBIDERIK? (Bideoan CC botoian sakatu eta azpitituluak agertuko dira)image

 The Camp Gyno

First Moon party

Generation Know

Reality Check

 (http://artemenstrual.org)

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s