Not only HIStory, but HERstory too

Emakumezkoen memoria historikoa berreskuratzeko ahalegin apaletan, hona hemen aurten, 2.DBHko KOMIKI HISTORIKOen proiektuaren barnean (Gizarte ZIentziak eta Plastika arloen artekoa), zenbait ikaslek aurkezturiko lanak. Erdi Aroko eta Aro Moderno hasierako Europako hainbat emakumeren historiak berreskuratu nahi izan dituzte, eta, horrela, Joana D’Arc, Teodora edota Joana Eroaren bizitzen zatitxo bat irudikatu dute komiki eran.

TEODORA

K.o. VI mendean zehar Bizantziar Inperioaren enperatriza loriotsua izan zen, inperioa bere hamar mendetako historia osoko goren aldira eraman zuena hain zuzen ere. Bizitza gogorra eta aparteko adimenekoa, Teodorak Bizantzioko emakumezkoen eskubideen alde borrokatu zen, nahitaezko prostituzioa debekatu eta zigortuz, dibortzio eta jabegotzari zegozkien eskubideak garatuz, bortxatzaileei heriotz zigorra ezarriz edota adulterioa egiten zuten emakumeak erailtzea debekatuz, besteak beste. Minbiziaz jota hil egin zen oso gazte, eta gure ilustratzaile gazteak Teodoraren alderdi borrokalari hura nabarmendu nahi izan du bere komiki labur honetan.

image image

JOANA D’ARC

XV.mendean Ehun Urteko Gudan Valois dinastia frantziarraren alde borrokatu zen gerlari frantzesa izan zen. Nerabezaroan, nekazari analfabeto eta apala izanik, gerrara joateko aparteko adorea izan zuen, eta Carlos VIIren aldeko tropen buru izan zen, garaipenera bideratuz. Ordea, burgundiarrek preso hartu eta herexetzat hartuta (gizonezkoen harropak zeramatzan, gurasoak atzean utzi eta deabruen ahotsak entzuten omen zituelako) erre egin zuten, Eliza Katolikoaren aginduz. Joana garaiko genero estereotipoak apurtzeagatik eta emakumezkoen indarra nabarmentzeagatik eraila izan zen, eta hori da ondorengo komikiak islatu nahi izan duena.

image image

GAZTELAKO JOANA I

XVI. mende hasieran Gaztelako erregina izan zen, elizkoitasun urrikoa (ez zen ez mezara ez konfesatzera joaten) eta izaera handikoa. Ordea, Aragoiko Fernando, Errege Katolikoa, haren alabaren Gaztelako boterea eskuratzearren, Joana alargun geratzean, erotzat hartu eta giltzapetu egin zuen. Hala egin zuen Joanaren semeak ere (Carlo V), bai Carlosek zein Fernandok, Joanaren zoramena zalantzan jar zezakeen edozein dokumentu desagerrarazteaz arduratuz, eta 46 urtetan zehar Tordesillaseko gaztelu – gartzelan preso egon ostean, bere kartzelariek gutxietsia, baztertua eta txarto tratatua hil egin zen. Ondorengo komikiaren helburua Joanak sufritu izan zuen konplota salatu nahi izan du.

image image

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s