“Gorri – gorri jartzen garenean”

casa menstrual nepalEmakumeak historian zehar jasan duen zapalkuntza sexistaren ereduetako bat da hilerokoaren inguruan sortu diren jarrera eta sinismen multzoa. Kultura batzuetan ospatu egin den arren, beste askotan, bazterkeri eta tratu txarren arrazoi izan da. Jatorrizko tribu batzuetan, adibidez odol jarioarekin zeuden emakumeak bereizita zeuden txabolatan baztertzen zituzten, hilekoa bukatu arte, “zikinak” zirelako. Antzinako Txinan ere, hilerokoaren odolak ezin omen zuen lurra ikutu, Lurraren izpiritua iraindu zezakeelako. Eta Ipar Amerikako indioek hilerokoarekin zegoen emakumea gaizkiaren gizakundea zela sinisten zuten. (Irudia: Nepaleko emakume hinduak hilerokoaren etxeetan baztertuak, Chhaupadi tradizioak agintzen dien bezala)

Mendebaldeko mundua eta mundu kristaua ez dira salbuespen izan, hauetan ere, hilerokoarekin zegoen emakumea, horren “ezpurua” omen zen, landareak, loreak, uztak edota fruitu – zuhaitzak, pastelak, maionesa, edota X izpien pelikulak ikutuz gero ondatu zitzakeela, besteak beste.

Gaur egun, hilerokoaren inguruan dagoen ikuspegia, horren mistikoa ez den arren, zikinkeriaren kontzeptuan oinarritzen jarraitzen du, egunero komunikabideetan ikus ditzakegun konpresa eta tanpoien iragarkiek erakusten duten moduan.

interior-2Hauetan kolore gorriak ekiditu ohi dira, odola ezeztatuz, eta zuria, beltza edota urdina bezalako kolore neutroak erabili ohi dira, “garbitasun” sentsazioa transmititzeko, baita odolaren ezeztapen hori odola urdin kolorearekin irudikatzera ailegatuz ere. Mezu berdina bidali ohi da hilerokoak izan dezakeen usainarekin, helburu bakarra hau izkutatzea eta akabatzea izanik. (Irudian: Evax konpresen iragarkietako bat)

Horrela iragarki hauek saldu egiten diguten mezua emakumeon ezaugarri den hilekoaren zikloa “hilabeteko egun horietako estetika kontu” soila dela da. Zikina eta txarto usaintzen duen emakumeok dugun akats fisiologikoa, lotsatu egin behar gaituena, eta ondorioz, izkutatu eta ezeztatu egin behar duguna.

Baina alutik (eta ez probeta batetatik) odol gorria (eta ez urdina) izurtzearen jazoera alboratzeaz gain, ziklo honek dituen gainontzeko ezaugarri guztiak ere ezeztatu egiten dira publizitate kanpaina hauetan, hala nola emakume batzuk sufritzen duten SPMa (Síndrome Premenstrual) edota hormonen aldaketa, gure gogo – aldartea aldatu dezakeena ere, ahulagoak sentiaraziz, minberak edota sentikorragoak. Horrela, eta esan bezala, emakumeon eta gure hileroko zikloaren garrantzia ezerezkeria bihurtzen dute, estetika kontu hutsa bihurtuz, iragarkiko emakumeak dantzan, kantan eta ekintza miresgarriak egiten agerraraziz.

Azkenik, eta hilerokoarekin erlazio zuzena ez duen arren, produktu hauen iragarkietan nagusi den beste ezaugarria sexualizazioa da. Iragarki guztietan ageri ohi diren emakumeak garai bakoitzean inposaturiko kanon estetikoen eredu dira, gehienetan kuleroetan agertuz, edota arropa oso gitxirekin. Eta horrela emakumearen irudi sexualarekin jolasten jarraitzen dute, hankak bete – betean irekitzea oinarritzat duten koreografiak erabiliz, edota tanpoi bat jartzea koitoarekin parekatuz.

tampax(Tampax-en “Este verano mójate” iragarkiaren irudietako bat)

Beraz, horren ugariak diren konpresa eta tanpoien iragarkiek gure feminitatearen ezaugarrietako batetaz lotsatzera eta tabu bihurtzera bideratzeaz gain, beste arlo askotan ere, emakumeak nortasunik gabeko objetu sexual soilak bihurtzen gaituzte, besteentzat beti “garbi” eta “polit” egotera behartuz.

1263-evax-perlas-activas(Evax Fina y Segura iragarkietako baten irudia)

Ordea, bada garaia egoera hau oinarri – oinarrietatik iraultzatzeko. Ozenki aldarrikatu emakumea izateaz harro gaudela, eta ondorioz, gure hileroko ziklo osoaz ere. Hilekoa gorri – gorria dela, ez dela zikina eta ez duela txarto usaintzen. Ez garela kuloreoak zikintzeaz soilik arduratzen diren panpin txoriburuak. Emakumeak garela, gure ezaugarri miresgarri guztiekin, ez dugula izkutatu behar eta, behingoz, ez garela lotsatzen!

Horregatik, eta gure gizartean lege bihurtu diren estereotipoak garaitzen hastearen helburuarekin, hilerokoari buruz lotsa barik ozenean hitz egitera animatzen zaituztegu. Originalak, ausartak, lotsagabeak izan, eta aurrera!!

EZ JARRI GORRI, GORRI JARTZEN ZARENEAN!!

menstruation paintig(www.artemenstrual.org)

Advertisements

One thought on ““Gorri – gorri jartzen garenean”

  1. Niri oso ondo iruditzen zait kanpaina hau egitea zeren eta neskak ez dira izan behar objektu sexualak eta nola doazen eta beraren hobbiak berak erabaki behar ditu. Iragarki gehienak sexistak dira eta gizartearen pentsamendua aldarazten du. Ados nago “gorri gorri jartzen garenean” dokumentuarekin hilekoa gauza natural bat delako eta ez delako txarra.

    Atsegin dut

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s