Arte tailerrak 2.DBHn

EMAKUME ARTISTAK

2DBHko ikasle – talde bakoitzarekin 2 orduko arte tailerra prestatu genuen, zeinetan 4 artista gairaikideren obran bete – betean murgildu ziren. Nerea Puenteren eskutik (Arte Ederretako EHUko ikasle laudiotarra), ikasleek emakume aipagarri hauen bizitza eta lan artistikoa ezagutzeko aukera izan zuten, era praktiko, dibertigarri eta erakargarrian. Frida Kahloren autoerretratuak, Niki de Saint Phalleren nanak, Ana Mendietaren emakumezko siluetak eta Georgia O’Keefferen loreak izan ziren ikasleek aztertu zituzten obrak, euren bertsio libreak eginez. Hurrengo irudietan tailerraren ekintzak ikus daitezke.

image image image image image image image image image

Eta hona hemen emaitzetako batzuk, DBHko bigarren zikloan kurtso amaiera arte esposaturik egongo direnak:

image image image image image image image image

MEMORY ARTE JOLASA: REBECCA DAUTREMER

Bestalde, talde batekin, Gizarte Zientziak eta Plastikako ikasgaien arteko proiektu txikia burutu genuen M8 astean zehar. 2. hiruhilabeteko plastikako proiektutik abiatu ginen: artista baten obra, bografia eta testuingurua ezagutu eta landu Memory Art jolas bat sortuz. M8ko asterako, Rebecca Dautremer ilustratzaile frantzesa aukeratu genuen, eta lan kooperatiboaren bitartez 25 ikasleren artean joku bat sortu genuen. Hemen duzue:

image image

image

Ikasle taldea jokuarekin

KOLLAGE TAILERRA

Azkenik, beste talde batekin kollageak egin genituen, Gizarte Zientziak eta Plastikako klaseetan baita ere. Gaur egungo moda aldizkarietatik emakumezkoen irudiak moztuz eta itsatsiz, prentsa mota honek ailegarazten dizkigun ideia matxistak apurtu zituzten, irudiak eta mezuak guztiz eraldatuz.

image image

Utzi iruzkina