Emakumeak literaturan

Eta liburutegia, noski, ezin M8 ekimenetik kanpo egon!.

“el lenguaje, la palabra, es una forma más de poder, una de las muchas que nos ha estado prohibida”.

(Victòria Sau)

Liburutegiko arduradunaren partetik ekintza behar-beharrezkoak gauzatu ziren helburu bikoitzarekin:

1. Emakume idazleek literaturan izan duten, gaur duten eta izan behar duten espazioa aldarrikatzeko ERAKUSKETA.

2. Emakume idazle handi hauen bitartez IRAKURKETA BULTZATZEA.

DBHko liburutegira doan pasabidean eta liburutegi barruan, emakume idazle handien BIOGRAFIA ETA BIBLIOGRAFIA topatzeko aukera izan zuen ikaslegoak. Edukin hauek LIBURUTEGIKO WEBGUNERA ere igo zituen arduradunak.

Gainera, emakume idazle hauen eleberriekin beste erakusketa prestatu zuen, eta liburu horiek MAILEGUAN HARTZEN zuen ikasle orok sari bat jaso zuen!!. Blogean ere beste idazleen izenei buruzko galdeketa eratu zuen.

DBHko Liburutegiko arduradunaren esanetan, “Parte hartzea oso arrakastatsua izan zen. Libururen bat maileguan hartutako ikasle kopurua 20tik gorakoa izan zen”.

Mila esker ekimen honetan parte hartu zenuten guztioi, eta EZ UTZI INOIZ IRAKURTZEARI!!!

edo beste modu batera esanda 🙂

Hemen behean, LIBURUTEGIKO ERAKUSKETAREN argazkiak eta  sari banaketa!

image
SARI BANAKETA MUNDIALA!
image
GIRO ITZELA MAILEGAGARRI ZIREN LIBURUEN INGURUAN

image image image

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s