MAITE VILLEGAS. Bidezidorretatik ahalduntzen.

“Soy una chica de 18 años que tuvo miedo a lanzarse a probar cosas nuevas. No creía en mí lo suficiente. Tenía miedo, mucho miedo, porque creía que no sabía hacer nada, que no saldría adelante.”

Maite Villegas

índice
Sketch book. Maite Villegas. (Arkatza paperaren gainean)

“Nik ez dakit ezer ere egiten” esan zidan lehenengo tutoretzatan, erdi marmarka, 15 urte zituela. Bere hitz, tonu eta keinuak guztiz neurtzen zituen, eta askatasunez barre egiteko beldur zen ere. Maitek, munduko emakume guztiok bezala, haurtzarotik estereotipo sexistak jasan eta ikasi behar izan zituen, urteekin segurtasunik gabeko neska gazte ixila eta lotsatia bihurtuz. Ez zituen nota onak ateratzen, kurtso bat errepikatu zuen, eta 4. DBHn, dibertsifikazio moduko klasean “bukatu” zuen, oinarrizko hezkuntzako titulua eskuratzearren. Lehiakortasun itsuan murgilduriko patriarkatu kapitalistaren hezkuntza sistemak bide ertzetara bortizki jaurtitzen dituen “ikasle” horietakoa izan da Maite. Hori zen eta gure “dibertsifikazioko taldea”, bide ofizialetik ibiltzeko baldintza ofizialak betetzen ez zituzten gazteen bide ertz baztertua.

Baina hara non, apurka apurka, bazter txiki horrek bide ofizialetik at existitzen ziren bidezidor anitz eta interesgarriagoak ikustea ahalbidetu zigula, bide ofizialaren perspektibatik ikus ezinak zirenak. Korrika, saltoka, aurrera eta atzera, arrastaka, arin edo geldo, bakarrik edota taldeka… bakoitzak bere erritmora egin zitzakeen kolorez beteriko bidezidorrak.

Eta apurka apurka ere, gaitasunik ez omen zituen neska ixila berea bilatzen hasi zen, ordura arte hitz mekanikoez adierazi ezin zituen sentimendu eta oihuak irudien poesiaren bitartez espresatuz, adibidez. Apurka apurka ahotsa altxatzen hasi zen, barre egiten, haserretzen, EZETZ esaten EZETZ esan nahi zuenean, dantzatzen, zoratzen… Azken finean bere ahalmen infinituetaz jabetzen eta disfrutatzen hasi zen.

“…siempre pintando por soñar,

siempre soñando con volar…”

Pensamientos en silencio. Maite Villegas. (Frida Kahloren “Lo que el agua me dio” margolanak inspiraturiko bertso lerroak)

índice
Zoramena“. Maite Villegas. (Diseinu digitala)

“Nik ez dakit ezer egiten” esan zidan lehenengo tutoretzatan, erdi marmarka. Gaur ordea, jada 18 urte dituela, ozenki eta pozaren erotasunaz, Madrileko TAI eskola unibertsitarioan zinema zuzendaritza graduan onartua izan dela esan dit, emakume gisa (eta pertsona bezala orohar) egiten ari duen ahalduntze bide garrantzitsu eta eredugarriaz jabetu barik ere.

“…guretzako erreferente bat ere bada (Maite), behintzat gure eta gure ikasleen artean, eta mundura zabalik gaudenez, bere lanaren oihartzuna hedatu nahi dugu…”

Jon Andoni Gomez (Maiteren Plastikako eta Marrazketa Teknikoko irakasle ohia)

Hartzear zauden bidezidor berri honetan nire sororitate osoa eskeintzen dizut, emakume zinemagileek zinemaren industria matxista ezagunean gainditu behar dituzten oztopo handiak, orain arte hezkuntza eta gizartearen oztopoekin egin duzun moduan gainditu ditzazun. Indar feminista guztiak bidaltzen dizkizut, eraikitzen ari zaren bizitza horretan eta tinko harrapatzera zoazen zinemaren mundu horretan ozenki salatzen, dantzatzen, barre egiten, EZETZ edo baietz esaten (zure nahi eta desiren arabera), oihukatzen, zoratzen eta iraultzatzen jarrai dezazun!!

 

unnamed
Maite Villegas

“Gracias a la gente que creía en mí, me animé a hacer lo que de verdad me gusta, lo que de verdad me llena y me hace feliz, el cine. Ha requerido mucho trabajo y esfuerzo pero, lo he conseguido, ahora estoy con la oportunidad de entrar en un grado universitario de cinematografía en la mano. AHORA ME VEO CAPAZ de salir adelante, CONFÍO EN MÍ y confían en mí.

El trabajo que supone ser directora de cine, y además siendo mujer, es muy duro y en la industria del cine es poco común. Pero me siento con fuerzas de conseguir mi sueño. Nunca hay que subestimarse. VALEMOS mucho. Todos y todas, sí, TODAS. NO TENGAMOS MIEDO de lanzarnos a caminar por un nuevo camino, se puede llegar a conseguir mucho con esfuerzo y valentía. Creed en vosotras mismas, SOMOS DUEÑAS DE NUESTRO DESTINO Y DE NUESTRAS VIDAS.”

Maite Villegas

Maite Villegas sare sozialetan:

FLICKR: https://www.flickr.com/photos/104864207@N08/page1

YOUTUBEKO KANALA: https://www.youtube.com/channel/UCytA…

INSTAGRAM → https://www.instagram.com/maiiteville…

TWITTER → https://twitter.com/maiteviar97

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s