BIDEOKLIP FEMINISTA BATEAN PARTE HARTU NAHI?

DBH4ko bi ikaslek emakumearen ahalduntze eta berdintasunaren aldeko bideoklipa grabatzea erabaki dute. Horregatik bideoklipan emakumeak soilik agertzea nahi dute, komunikabide eta musika munduan galduta daukagun (edota guztiz sexualizatuta gauden) espazioa berreskuratzen hasteko helburuarekin.

Grabatuko dugun kanta TIMBAKADA taldearen “Emakume” izango da, Aurora Beltránekin grabaturikoa. Hona hemen kanta:

Ideia lipdub erara grabatzea izango litzateke, Ana Tijoux-en ondorengo bideokliparen erara (Antipatriarka):

Ikastolako DBHko ikasleekin asteleheneko (otsailak 1) lehenengo patioan (DBH 1 – 2: 10:00 / DBH 3 – 4: 11:00) Auditoriumean bilduko gara kantaren letra banatzeko, eta informazio gehiago emateko (grabazio datak adibidez).

Batxilergoko ikasleekin datorren asteko asteazkenean (otsailak 3), 303 gelan bilduko gara, patio orduan (12:00).

Ikastolatik kanpokokoek parte hartu nahi baduzue (ama, amama, ahizpa/arrebak, lagunak… EDOZEIN EMAKUME!!), zuen burua grabatu dezakezue aurreko Ana Tijoux-en bideokliparen eredua jarraituz baina Timbakadaren kantarekin, eta gure gmailera bidali, edota zuen familiako ikasleari eman. Aurrerago ikasle ekintzaileek bideokliparen muntaia eta maketazioa egingo dute.

ANIMATU ZAITEZTE eta PARTE HARTU BERDINTASUNA eta ASKATASUNAREN ALDE!!

IMG_2568
DBHrako deialdi kartela
Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s