ERNE! Hau ere eraso sexista da!

Pasa den ostegunean, gure 4. DBHko ikasgeletako pasabideetan eskegitako sexismoaren kontrako karteletako bat horrela margoztuta aurkitu zuten M8ko proiektuan gogor ekiten ari diren 1. Batxilergoko ikasleek:

IMG_2491

Haserre eta nazkatuta, kartela hartu eta klasez klase erasoa salatzen joan ziren, ikasle askoren pasibitate eta interes faltaren aurrean guztiz harrituta geratu zirelarik. Irakasleok ere, ikasgai ezberdinetan eta tutoretza orduetan gertaera salatu izan dugu, baina hala ere, askok ez dute oraindik ere kartel horretan erasorik ikusten, “exajeraziotzat” eta “broma tonto”tzat hartzen dute. Baina… zergatik ez da hau “umekeri” hutsa? Zergatik salatzen dugu ozenki eta tinko ERASO SEXISTAtzat?

Lehenik eta behin, ulertu beharra daukagu irainak eta tratu txarrak ez direla bakarrik fisikoak edota ahozkoak, grafikoak ere izan daitezkeela, eta deskribapen gordinetan sartu barik (hor duzue irudia), egileek modu esplizituan emakumeak objetu sexual aldarrikatzen gaituztela eta inposaturiko kanon estetikoetakik aldenduz gero “nazkagarri” eta “baliorik gabekoak” bihurtzen gaituztela ikusi daiteke. Inork ez luke onartuko gure pasabideetan mezu arrazista edota aniztasun funtzionaleko pertsonen kontrako mezu iraingarririk (nahiz eta arlo horietan borrokatzeko asko dagoen oraindik ere). Ordea, goian daukazuena bi hilabetetan eskegita egon da 4. DBHko ikasleen pasabidean, batxilergokoek ikusi eta kendu egin izan duten arte. Matxismoaren tentakulu ikusezinak norbaitek jarriko al ditu zalantzan oraindik ere?

Era berean, erasoa nahitakoa izan dela ere ezin da ukatu, manipulatu den kartela AZAROAREN 25eko eraso sexisten kontrako kanpainaren parte baita, genero indarkeriari oinarrietatik aurre egiten hasteko helburua duena. Ondorioz, ikasle promozio bera honek iazko M8ko astean egindako genero indarkeriari buruzko iceberg-a gogora ekartzea ondo legoke, pasibitate eta erasoa ez identifikatzeko ezgaitasun horrek bikain islatzen baitu horren barneratuta dugun matxismoa.

image

Gogoratu nahiko genuke ere, Espainiar Estatuan (Instituto de la Mujer-en arabera) 7 orduro emakume bat bortxatua dela (bestelako iturri batzuek zifrak eguneratu eta ordu eta erdiro bortxaketa bat dagoela baieztatzen dute!), eta hasi berri dugun 2016 honetan 9 hilketa egon direla jada (ia bi egunero hilketa bat!). Beraz, eta genero indarkeriaren iceberg-a ondo ulertzen badugu, argi dago kartela “broma”tik eta “umekeri”etatik oso urrun geratzen dela. Nerabetasunak ez ditu gure ekintzak zuritzen, eta hauen kontzientzia eta ondorioen ardura asimilatzeko beharra daukagu. Beraz kontzientzia osoarekin, bildur eta lotsa barik:

OZENKI SALATU!

EZ DITUGU ERASO SEXISTARIK ONARTUKO!

 

Advertisements

2 thoughts on “ERNE! Hau ere eraso sexista da!

  1. Jakin dezazuen, “ifsiko” eta “graifko” hitzak, wordpresseko editorean behin eta berriz zuzendu ditugula, baina oraindik ez dakigu zergatik, argitarapenean oker agertzen dira. Dena dela argi dago “FISIKO” eta “GRAFIKO” esan nahi dugula.

    Atsegin dut

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s