M8k URTE BAT BETETZEN DU!

Bada urte bete M8 hezkuntza proiektua bere lehenengo blog – sarrera argitaratu eta ofizialki mundura aditzera eman zela! Eta oztopo esanguratsu eta hasiberrien hutsegiteen gainetik, balorazio oso positiboa egiten diogu urtebeteko ibilbide honi, izan ere, gure ikastolan tabuak ziren hainbat gairen inguruko kateak apurtzen hasiak direla ikusten dugu. Eskertzeko ditugu, beraz, zentru barruko eragile ezberdinen partaidetza (irakasle, ikasle, guraso, idazkari, liburuzain, zuzendari…), eta kanpokoen aportazioak ere (M8ko astean etorri zinetenak, edota twitterreko ekintzaile guztiak), konturatu barik ere, gure hezkuntza eremua hezkidetza eta berdintasunaren bidean sartzen laguntzen ari duzuelako.

Ezarritako sistemaren erosotasuna kolokan jartzeak urduritasuna ekartzen duela badakigu, eta ondorioz txikitatik izkutatuarazi egin dizkiguten gaiak mahai gainean jartzea errefusatuko dutela askok ere argi daukagu. Baina lotsan, umiliazioan, mespretxuan, ezjakintasunean, askatasun ezan eta diskriminazioan oinarrituriko ohitura, sinismen, jarrera eta antolamenduekin erroetatik (eskola) amaitzen hastea zen proiektu honen helburua, orain dela urte bete eraikitzen hasi genuenean, eta helburu berdinarekin aurrera jarraituko dugu tinko.

Lau izan ginen 2014ko abenduaren 18an feminismoaren kontzeptua modu antolatu eta kolektiboan erreibindikatzen hasi nahi izan genuen irakasleak, eta ordutik 20 irakasle baino gehiago gara jada, ikasle, guraso, idazkari,  liburutegiko arduradun, eta zuzendariekin batera, ekimenari nola edo hala ekarpenak egiten dizkiogunak etengabean, gure zentrua eraldatzeko asmoarekin. Zer esanik ez, twitterren 300 jarraitzailek baino gehiagok hartzen duela parte, ikastetxeko eremuetatik at hedatzen den giza proiektu feminista honen alde! Asko daukagu ikasteko, hausnartzeko, salatzeko, aldatzeko, iraultzatzeko… eta gurekin bide horretan jarraitzera animatu nahi zaituztegu.

Eskerrik asko guztioi, eta jarrai dezagun lanean etsi barik! Ematen ditugun urrats txikiak uste baino handiagoak dira eta!

Danok izan behar dugu M8, eta M8 egunero da!

IMG_2416

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s