URRIAK 15. Landa Eremuko Emakumearen Nazioarteko Eguna

Landa Eremuko Nazioarteko Egun honetan, urriak 15, gogora ekarri nahi dugu Euskal Nekazarien Batasunaren (ENBA gazteak) Oneka Zaballak iazko urriaren 15ean, Gaztezulon argitaraturiko artikulu labur eta argia:

1995ean, NBEk Pekinen antolatu zuen Emakumeen gaineko IV. Biltzarrean izendatu zen Landa-eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna, mundu osoan landa-eremuko emakumeek egiten duten lana ikusarazte eta aintzateste aldera.

Aurrerapausoak eman dira garai haietatik hona, bide luzea egin da gizaki guztien aukera-berdintasunerantz. Emakumeek aurrera egin dute beren eskubideak erabiltzen, autonomia handitzen eta baliabide ekonomiko, sozial, kultural eta hezigarriak eskuratzen.

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko legeria oinarrizko osagaia izan da eskubideak parekatzeko. Nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategien titulartasun partekatuaren figura berria arautu izana da horren adibide bat.

Berorrek sekulako aurrerakada ekarri du, lehenengo sektoreko emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean: batik bat, baliabide ekonomikoak, lurra, nekazaritza ustiapena eta horrek dakartzan mozkin eta aukera guztiak eskuratzeari dagokionez. Hortaz, autonomia pertsonalerako urrats ezinbestekoa izan da.

Hala ere, landa-ingurunean berdintasunerako legeak eduki arren, hori baino garrantzi gehiago duten gauzak daude, hau da, lege horiek emakumeen eguneroko bizimodura eramatea, baliabide eta onura sozial eta ekonomikoak erabiliz.

Nazioarteko egun horretan, landa-inguruneko emakumeak eskubide osodun pertsona gisa nabarmendu nahi ditugu. Aintzatetsi eta ospatu egin nahi dugu emakume horien parte-hartze sozial eta politikoari esker eta beren ahaleginari esker egunez egun landa-ingurunean berdintasuna lortzen ari dela eta bizi baldintzak parekatzen ari direla. Eta, era berean, aldarrikatu nahi dugu eskubideak ez direla ematen, erabili egiten direla. Horregatik, oraindik bide luzea dagoela egiteko esan nahi dugu. Erakundeok, elkarteok eta landa-ingurunekook elkarrekin jorratu behar dugu bide hori egunez egun eta eskuz esku, historiak agindu digun atazarik politenetako bat gauzatzeko: Berdintasuna lortu. […]

Ezin ahaztu ere, 2015eko M8ko astean, beste kanta batzuren artean musika – erreferente izan zen Skalariak taldearen abesti hau:

IMG_0958

 

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s