Hatzamarra begian sartzen dugunean

Hona hemen birala bihurtu den beste bideo horietako bat. Ume txikien arteko eztabaida bat dugu oraingoan. Zirimiria ari duela esan dio mutikoari bere amak, euria, ordea neskatoari bereak. Bihotzak astindu dituen beste youtubeko grabaketa bat gehiago, ume txikitxoen naturaltasun eta gozotasuna dela eta.

Baina beti bezala, horrelako bideoek arrakasta masiboa lortzen dutenean, betaurreko moreak jarriz gero bigarren irakurketa sakonagoa azaleratzen dela ikus dezakegu, izan ere, eskena hau gizarte sexistaren islada bikaina dela iruditzen zaigu. Goaz eztabaidaren garapena aztertzera:

Hasierako momentuan mutilaren harrotasuna nabaria da, baina neskatoak aurre egiten dio, eta mutilaren erreakzioa haserretzea da (“hatzamarra begian sartu didazu!”), neskarengana behin eta berriz gehiegi hurbilduz. Ordea neskatoak tinko mantentzen du bere iritzia, eta horrek umea kikiltzea eta eraso pertsonaletan sartzea eragiten du (“zu ez zara erreala, ni bai”). Hala ere neskak ez du atzera egiten, eta irainen gainetik bere ideia defendatzen jarraitzen du, ondorioz, mutila, jada arrazoirik gabeko bukle batean sartuta dagoela, “bihotza apurtu didazu” esaten dio neskari, bularrean ikutu duelako, eta negarrez aldendu egiten da.  Eta zer esanik ez bigarren neskatoari buruz, momenturo arrazoitsu eta bakezale agertzen dela.

“Mutila” eta “neska”, “gizon” eta “emakume” hitzengatik aldatu, eta “zu ez zara erreala, ni bai” adibidez… “feminazi” hitzagatik. Zer ekarri dizue gogora? Ez al da gauza bera gertatzen emakumezkook egitura patriarkalaren edozein ezaugarri salatzen dugunean? “Hatzamarra begian sartzen” dugunean? Ez dakigu ume hauek nagusi egiten direnean ze bide jarraituko duten, baina momentuz, gure gizartean nagusi diren rolak era bikainean erreproduzitu dituztela deritzogu. Zer uste duzue zuek?

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s