Not only HIStory but HERstori too

Imagen5Emakumeen historia ere zergatik landu behar dugun galdetzen duen orori, ondorengo ariketa egitea proposatzen diogu: zerrenda itzazu burura etortzen zaizkizun pertsonai historikoak. Egin duzu zerrenda? Ondo da! Orain zenbatu pertsonai horien artean zenbat diren emakume eta zenbat gizon. Zein da emaitza? Seguruenik gehiengo ikaragarria (guztiak ez badira) gizonezkoak izango dira. Baina… Zergatik? Emakumezkoek ez ote zuten ezer ere egin?

Orain arte historia gizonezkoak goraipatzeko eraikia izan da, emakumezkoen historia mespretxatuz, ixilaraziz eta baztertuz. Hezkuntza eta komunikabide ezberdinetan gizonezkoen historia baino ez zaigu erakutsi, emakumeak tradizioz gutxiezten dituen gizartea sustatuz.

Horregatik aurten ere, Gizarte Zientziak eta Historia lantzerakoan emakumeen historiari toki berezia egingo diogu. Badelako garaia emakumeen memoria historikoa errekuperatzen hasteko, izkutuan mantendu izan den egia azaleratzeko eta bidegabekeri sexisten aurrean justizia eta ordaina egiteko!

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s