Emakumeen inguruko gizartearen polemikak klasera hurbiltzen. Eraiki ditzagun norberaren iritzi zilegi eta kritikoak!

Javier Muñoz Nájeraren ilustrazioa (@LeJav)
Javier Muñoz Nájeraren ilustrazioa (@LeJav)

Gaur, DBH2ko ikasle talde batek (12-13 urte bitartekoak) debate interesgarria egin dute. Orain dela bi aste, Gizarte Zientzietan Bizantziar Inperioko Teodora enperatrizak aurrera eramandako emakumeen eskubideen aldeko borroka lantzen ari genuela, ikasleek beraiek gaur egun gizartean pil pilean dagoen emakumearekin lotura zuzena daukan eztabaidagaia proposatu zuten: abortoa.

Gaiari buruzko ezjakintasun orokorraz oharturik, bi asteko epean debate bat ospatzea erabaki zuten. Egun horietan zehar, haien kabuz, eskura zituzten gertuko informazio iturri ezberdinak kontsultatuz (sarea, gurasoak, telebista…), abortoaren aldeko eta kontrako argudio zehatzak bildu zituzten, eta hausnarketa sakon baten ondoren, prest zeuden jarrera bat edo bestea zilegitasunez defendatzeko.

Norbaitek esango du, agian, gai hau ez dela adin honetako ikasleentzat egokia. Ordea, Vaello psikopedagogo ospetsuak dioen moduan, ikasleak guk geuk ez ote ditugun gehiegi infatilizatzen galdetzen diogu gure buruari. Izan ere, azpimagarria da gazte hauek erakutsi duten eztabaida arrazoitu batetarako jarrera eta ahalmena. Inplikazio eta interes maila harrigarria izan da, eta nerabeen berezko ekimenetik sortu den debate honekin, gaiaren inguruan gaur egungo gizartean dagoen polemika larriaz jabetu dira, eta iritzi propio eta kritikoa eraikitzen hasteko lehenengo urratsak eman dituzte, heldutasun maila handia erakutsiz. Gainera, neska eta mutilen arteko txandakatzea guztiz neurtua eta parekoa izateko ardura bete dute ere.

Labur esanda, ostiraleko azkeneko klase ordua bukatzeko modu hobeagorik ez zaigu bururatzen. BIKAIN!

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s