Intxortan ere emakumeak irrintzi

Atzoko egunean, apirilaren 19an, Elgetako herriak, 1936ko urrian eta 1937ko apirilean, Espainiako Gerrate Zibilean Intxortan eta haren inguruan, frontean zein atzeragoardian, faxisten aurrerakadaren kontra borrokatu zirenak oroitu zituen, eta omenaldi berezia egin zitzaien oraindik ere bizirik daudenei. Intxortako magaletan, 150 bolondres inguru erresistentzia antifaxistaren errekrezioa egin zuten, ehundaka bisitari haren testigu izan zirelarik. (Errekreazioaren kronika: http://goiena.eus/elgeta/1429464612871)

image

Emakume gudariak errekreazioaren amaieran (Artxibo pertsonala)

Ondoren ideologia ezberdinetako gudari, miliziano eta zibil fusilatu, errepresaliatu edota hildakoei omenaldi hunkigarria eskeini zitzaien herriko plazan. Haien artean emakume bakarra: Maravillas Lamberto Yoldi nafartarra, 14 urterekin Larragako udaletxean bortxatua eta eraila. M8tik datozen urteetan errepresio faxista horren bortizki jasan behar izan zuten emakumeek ere, omenaldian eta oroigarrietan frontean borrokatu ziren gizonezkoen espazio berbera eskeintzen zaiela ikusi nahiko genuke. Emakumeon memoria, ixila edota aipu txiki bat izateari utzi behar duelako. (Omenaldiaren kronika: http://goiena.eus/elgeta/1429461643316)

image

Gerda Taro argazki – kazetari errepublikazalearen oroimenez jantzitako emakumea. Gerda, jatorri alemaniarrekoa, guda fronte bati buruz zuzenean berri eman zuen eta lehenengo emakume kazetaria izan zen, eta kazetari lanak eginez hil egin zen Madrilen, istripu batean tanke batekin. (Argazkia Goiena egunkaritik aterata)

Dena den, Intxorta 1937 Kultur Elkarteari (zein gainontzeko oroimen – elkarte eta taldeei) eskerrik asko ezeztatua izan dugun eta oraindik ere ezeztatzen zaigun oroimena berreskuratzearren egiten ari diren lan neketsu baina duinagatik.  Oztopo guztien aurrean, EUTSI GOIARI!

image

Errekrezioan parte hartu zuten emakume talde bat (Artxibo pertsonala)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s