Indarkeria(k) ezagutzen eta salatzen

Anitzak dira eskola eremuan jaso ditzakegun erasoak eta pairatu ditzakegun stencil-feminista-img_4514indarkeria motak. Ordea, indarkeri eta eraso horietaz jabetzen ahal zara? Zenbatetan jasan, ikusi edo egin duzu horrelakoren bat, erasoa zelaz ohartu barik? Zenbatetan konturatu zara, baina ez duzu ezer egin edo zure pasibitate eta barreekin sustatu egin duzu? Post honetan gizartean, eta nola ez, eskoletan horren normalizatuta eta barneratuta dugun indarkeria patriarkal eta sexualari buruz hainbat argibide eskeintzen dizkizuegu, haren aurka era argi eta errukigabean borrokatu ahal izateko.

Argi utzi nahi dugu, artikulu hau ez dela itxia, ez dagoela bukatua, hamaika bat argibide, zehaztasun eta adibide islatu barik geratzen direlako, eta iradokizunak, ekarpenak, zure ikastetxean sortutako taldeen informazioa… bidaltzera animatu nahi zaitugu. Zure inguruan identifikatu dituzun erasoak, eta artikulu honetan ateratzen ez direnak salatu! Beti aldarrikatzen dugun moduan, borroka guztiona da, eta guztion arteko elkarlanak soilik aldatu dezake egoera.  Osotu dezagun guztion artean artikulu hau, elkarbana dezagun informazioa, ignorantzia eta beldurrekin amaitzeko, hedatu dezagun jakintza. Mikel Laboaren bertsolerro bat gogoratuz (eta pixka bat eraldatuz) “gizakion* lana jakintza dugu, ezagutuz aldatzea”.

Ikastetxean jasan ditzakegun indarkeria motak

  • Indarkeria psikikoa: zure autoestimua suntsitzeko eta zu isolatzeko ekintzak dira, adibidez, komentario iraingarriak, mehatxuak, umiliazioak, zure gauzak apurtzea, zu kontrolatzeko ekintzak… Indarkeria fisikoaren aurrekari izaten dira.
  • Indarkeria fisikoa: zure gorputzean mina eragiten duen edozein ekintza, hots, zaplastekoak, kolpeak, ostikadak, “txopo”ak…
  • Indarkeria patriarkala eta sexuala: genero kontuengatik eragiten den indarkeria da, bereziki emakumezkoek jasotzen dutena, egitura patriarkalak inposaturiko estereotipo eta rolak errepikatuz. Zure gorputzarekiko zuk nahi ez duzun erlazio bat inposatzen dizutenean, adibidez, behartutako muxu bat, zuk nahi ez zenuen zirria… orduan ere indarkeria sexuala da, emakume izate hutsagatik gizonezkoagatik edozein arlotan menperatua izan daitekeela sinistuz.

 Nola jakin dezaket indarkeria patriarkala jasotzen ari naizela?

  • Emakumezko irakasleek, gizonezko irakasleek baino esfortzu handiagoa egin behar dutenean, ikasleen errespetua eskuratzeko
  • Klasean nesken parte hartzea mutilena baino askosaz urriagoa denean
  • Emakumezkoa izateagatik ditudan prozesu biologikoetaz lotsatuta sentitzera behartzen zaituztenean (hilekoa izkutatzera eta mespretxatzera eramanez, adibidez)
  • Neska izateagatik ikasketa zehatz batzuetara bideratzen denean
  • Neska edo mutila izateagatik rol espezifikoak inposatzen direnean

Noiz bihurtzen da indarkeri patriarkal hori eraso sexuala ere?

  • Pertsona batek zure baimenik gabe zure gorputza ikutzen edo epaitzen (hainbat piropo adibidez) duenean
  • Beste pertsona batekin harreman bat onartu duzunean, baina beste pertsona nahi duzun harreman mailaz pasatzen denean
  • Zuk jaso nahi ez dituzun kutsu sexuala izan ditzaketen keinuen bitartez zurekin harremantzen direnean
  • Norbaitek zu seduzitu nahi izatea, zure gorputzera ailegatzeko aitzakitzat hartzea, zuk horrela nahi izan barik

 Eraso sexualaren hainbat kausa

  • Kausa sozialak: 
    • Gizarte sexista batean bizi gara, zeinetan emakumeak gizonezkoen azpitik hierarkizatzen diren, hauek gizonezkoen menpeko eta objetutzat aurkeztuz
    • Emakumeen gorputzari ez zaio baliorik ematen
    • Gizonezkoa sexu – obsezioak jota aurkezten dira, topikoa orokortuz, eta erasoak normalizatuz
    • Indarkeria matxistaren ugaritasunak erasoak normaltzat ikustea eragin dezake
    • Eraso sexualak gertatzen direnean, hauek jasaten dituzten kritika eta salaketak eskasak dira
    • Gazteriak jasotzen duen sexu heziketa oso eskasa da
  • Kausa pertsonalak:
    • Pertsona batzuek dituzten frustrazio eta atsekabeak sexuaren bitartez konponduko dituztela uste dute
    • Erasoak normaltzat onartzea, eta ondorioz ez kritikatzea

Testuinguru honek emakumezko askok erasoak jasan behar dituztela sinistea eragiten du, gehiengoari gertatzen omen zaizkielako. Gainera, erasotzailea justifikatzera ailegatu daitezke.

Nola bizitzen dute neska – mutilek eraso sexualak?

  • Etsi egiten duten biktimak bihurtzen dira
  • Errudun sentitzen dira (“eraso hau jasotzeko zeozer txarto egin ote dut?”)
  • Lotsatuta sentitzen dira
  • Askotan kontatzeko beldur dira
  • Depresioa eta antsietatea sufritu dezakete
  • Harreman berrietarako zailtasunak eta beldurrak sortzen zaizkie

 Zeintzuk dira, ikastolan adibidez jasan dezakedan indarkeria patriarkala? Adibide batzuk

  • Emakumezko irakaslekin ikasleen jarrerak eskasagoak eta errespeturik gabekoak izatea, emakume izateagatik
  • Arlo teknologikotik doazen neskek adibidez “marimatxo” etiketa jasotzea
  • Maitasun erromantikoaren mitoek inposaturiko rolak betetzera bideratzea (bikotekidea bilatu, laranja erdia, ezkondu, beragatik “bizia eman” eta “edozer” gauza egin…) eta hala ez bada lotsatu behar izatea, barreak eta irainak jasotzea
  • Nire hilekoaren inguruan lotsatu behar izatea (komunera joateko galdetzerakoan hilekoagatik dela esateak lotsatzen gaituenean, edota hilekorako erabiltzen ditugun produktuak izkutatu egiten ditugunean, naturaltasunez atera beharrean…)
  • Lantzen diren ikasgaietan gizonezko “historiko”en aipuak emakumezkoenak baino askosaz ugariagoak direnean, edota emakumezkorik ez aipatzea
  • Generoen arteko berdintasuna aldarrikatzerakoan mespretxua, barreak, irainak eta gehiegikeri hutsak direla sufritu behar izatea, eta inolako elkartasunik ez jasotzea

Zeintzuk dira, beraz, indarkeria patriarkalarekin loturiko eraso sexualak? Zuzeneko zein zeharkako eraso adibideak:

  • Zure gorputza edota kideren batena barregarri uzten dutenean
  • Zurekin edota zure kide batekin sartu egiten direnean neska edo mutil batekin harreman bat onartu nahi ez duzuelako
  • Zure baimenik gabe gorputza ikutzen dizutenean
  • Emakumezkoei buruzko mespretxuzko txisteak kontatzen direnean edota horrelako komentarioak esaten direnean (txantxetan izan ala ez)
  • Inposaturiko edertasun ereduetatik ateratzen diren neska – mutilengan konplexua sorrarazten saiatzea
  • Emakumezko irakasleen gorputzari buruz mespretxuzko komentario iraingarriak egiten direnean
  • Zure gorputza guztiz sexualizatzen denean (gure buruak arropa mota bat eramatera behartuak ikusten garenean, adibidez)
  • Egiatan egin nahi ez duzun zeozer egitera behartuta sentitzen zarenean, besteen onarpena izatearren

Zer egin erasotua sentitu bazara?

  • Ez pentsatu erasoa normala dela. Askotan gertatzeak ez du esan nahi normala denik (“beste neskei ere gertatu zaie”, “ez diot garrantziarik eman behar”…)
  • Ez izkutatu erasoa. Lotsak, beldurrak, blokeoak gainditzen saiatu eta norbaiti kontatu (lagun bati, konfiantzadun irakasle bati…). Laguntza eskatu.
  • Ez sentitu errudun, zu zara erasoa jaso duen biktima!
  • Jarrera hoiek salatzeko ausarta izan! Nahiz eta erasotzaileak zuri errua egotzi, edota gehiegikerietan zabiltzala esan. Erasotua sentitu bazara ozenki salatu esparru guztietan!

Eraso guzti hauek gertatzen direla jakiteak honakora eraman behar zaitu:

  • Ondo bereiztu: laztan bat eta gehiegi ikutzea, txantxak eta erasoak, zure desirak betetzea eta besteen desirak betetzera behartuta sentitzea…
  • Zure burua defendatzeko tresnak bilatu
  • Publikoki eraso guztiak ozenki eta irmoki saltu
  • Gainontzeko emakumeei elkartasuna erakutsi eraso sexisten aurka, nahiz eta hauek “txikiak” izan

Zer egin neska batek eraso bat jaso duela kontatzen dizunean?

  • Errespetuarekin entzun
  • Beragan konfiantza izan, ez esan asmakuntzak direnik
  • Ahalik eta informazio gehien bildu erasoari buruz
  • Berak izan dezakeen erru sentipena gainditzen lagundu, duintasuna galdu duena erasotzailea da eta ez bera
  • Bera laguntzeko konpromezua hartu
  • Elkartasuna erakutsi, segurtasuna eskeini. Ez izkutatu erasoa
  • Erasotzailearen duen ardura exijitu, aitortu dezala eta horren ondorioak asumitzea.
  • Ez jarraitu erasotzailearekin normaltasunez elkarbizitzen
  • Zuek bakarrik ezin baduzue arazoa konpondu, konfiantzazko heldu batengana jo

Zer egin erasoak ekiditzeko?

  • Egunerokotasunean ikusten dituzun eraso guztiak salatu (telebistan, kalean, etxean, ikastolan…). Ez dira “normalak”
  • Eraso sexisten aurkako iritzia sortzen lagundu. Erasotzaileak egindakoaz lotsatu behar dira.
  • Ez barrerik egin “broma” sexisten aurrean. Ez dira txantxak, erasoak baizik
  • Erasotzaileei aurre egin (baina ez pentsa indarkeria fisikoa irtenbidea denik)
  • Erasoak ozenki salatu
  • Erasoa jaso duten neskei elkartasuna erakutsi
  • Indarkeria sexistaren aurkako talde bat sortu lagunekin

Eraso guzti hauek gertatzen direla jakiteak honakora eraman behar zaitu:

  • Ondo bereiztu: laztan bat eta gehiegi ikutzea, txantxak eta erasoak, zure desirak betetzea eta besteen desirak betetzera behartuta sentitzea…
  • Zure burua defendatzeko tresnak bilatu
  • Publikoki eraso guztiak ozenki eta irmoki saltu
  • Gainontzeko emakumeei elkartasuna erakutsi eraso sexisten aurka, nahiz eta hauek “txikiak” izan
  • Autokritika egin, birziklatu, zure kabuz pentsatzen hasi, zaren modukoa onartu eta maitatu zaitez. Estereotipoak erre!

nuevo_objeto_def1-300x199

(Artikuluaren eduki asko eta egituraren gehiengoa Mª José Urruzolak elaboratutako “Guía para mujeres. Cómo prevenir y defenderte de agresiones” gidatik euskeratu, moldatu eta osotu da)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s