“Txalo bat eman!” bideo biralaren hutsegiteak

Orain dela aste gutxi sarean eskegitako “Txalo bat eman!” bideoa birala bihurtu izan da, argitaratu eta lau egunetara 12 milioi bisita lortu dituelarik. 7 eta 11 urte bitarteko hainbat umeri egindako esperimentu txiki hau, genero indarkeriaren aurkako kanpainia italiarra da, eta eredugarritzat hartu izan da orokortasun ikaragarrian.

Ordea, M8 proiektutik bestelako irakurketa bat egiten diogu bideoari. Izan ere, emakumeak jotzearen aurka egiten duen salaketa eraginkorra eta hunkigarria izan daitekeen arren, genero indarkeriariaren kontrako aldarrikapen oso partziala da, indarkeri fisikoa baino ez baitu hartzen kontuan, aldi berean jarrera matxistak sustatzen dituen bitartean, umeen goxotasun eta inozentzian izkutaturik geratzen direnak.

Hasteko, neskatoari ematen zaion papera, hitz eta nortasunik gabeko maniki txiki ederrarena da. Ez du ezer esaten, ez du iritzirik ematen, ez da ia mugitzen, irrifarre baino ez du egiten. Froga gidatzen duen gizonak mutilak neskarekiko erakarriak sentitzen direla ziurtatu nahi du, eta ekintzekin hasi baino lehen neskatoari epaiketa fisiko bat egitera behartzen die, umeetako batek bere mutil – laguna izan nahi duela esaten dio ere. Ondoren, neskatxa laztantzeko eskatzen die, eta umeek hala egiten dute, ume batek ere Martinari (horrela deitzen omen da neska) laztandua izan nahi duen galdetu barik.

image

Bideoaren eskena bat

Baina ez hori bakarrik, bideoaren momenturik “hunkigarri”enean, ume guztiek neska jotzeari uko egiten diotenean, hauek aurkezten dituzten arrazoi batzuk ere guztiz zalantzagarriak dira, orohar emakumea delako eta batek ere polita delako esaten du. Honek bidaltzen duen mezua mendeetan zehar jaso dugun berbera da, emakumea bigarren plano batean dagoen izaki babesgabea eta ahula da, el “sexo débil”, el “sexo bello”.

Azkenik, grabazioaren amaieran ume bati Martinari muxu bat emateko eskatzen zaio, eta mutilak gizonari masailean edo ahoan eman behar dion galdetu egiten dio, inolaz ere neskak muxukatua izan nahi duen ala ez kontuan hartu barik. Berriz ere neskak erabakitzeko ahalmenik ez.

Guzti hauek gehiegikeriak izango direla esango dute askok, feminista zoroen burutazio zentzugabeak, emakumeok pairatzen ditugun mikromatxismo eta matxismo burutsu eta leunetaz ohartu barik.  Baina, esan bezala, emakumea nortasunik gabeko objetu maneiagarri bihurtzea ere matxismoa da, edozein munduko puntan, edozein kulturan eta edozein adinatan. Kulturalki horren onartua daukagu hainbat eta hainbat jarrera sexista, ikusi ere egiten eta egin nahi ez dugula. Zabal ditzagun begiak, onartu dezagun behingoz zein den gure Mendebaldeko kultura “garatu” honen izaera, eta borroka dezagun aktiboki benetako berdintasuna, aniztasuna eta elkartasunaren alde!

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s