Txin – txin!

Emakume batek bere bizitza osoan zehar 12.000 konpresa eta tanpoi inguru erabiliko ditu, argi eta garbi ingurugiroarentzat duen eragina guztiz kaltegarria izanik. Baina, ze eragin du emakumearen gorputzarengan? Kontuan hartu behar dugu, konpresa eta tanpoiak zelulosaz eginda daudela, zelulosa zuria ez dela, eta ondorioz, kotoi antza izateko zuritu egiten dutela produktu kimikoen bitartez. Usain atsegina izateko, hilerokoa hobeto xurgatzeko eta leunagoak izateko ere osagai kimikoak erabiltzen dituzte. Konposatu guzti hauek alergiak, narritadurak edota intolerantziak sor ditzakete. Lehortasuna aluaren mukosan, hezetasuna eta onddoak ere sor ditzakete. Orduan, alternatibarik al dago? Bai! Badago ekologikoagoa, eresoagoa, osasuntsuagoa eta merkeagoa den alternatiba bat. Hona hemen…

HILEROKOAREN KOPA!!

comparativa-copa-menstrual-Meluna-juju-Femmecup

  • Zergatik da osasuntsuagoa? Silikona kirurgikoarekin egina dagoen ontzi txikia delako (horregatik kopa), aluan tanpoia izango balitz sartu egiten dena, eta bere barnean hilekoa jasotzen duena. 12 orduro atera, hustu, garbitu eta berriz ere jarri egiten da. Ondorioz, ez du tanpoiek bezala ezer lehortzen, ezta konpresek bezala, ezetasuna aluaren kanpoaldean kontzentratzen. Ez dago narritadura, onddo ezta infekzio arriskurik.
  • Zergatik da erosoagoa? Ez delako mugitzen eta ordu gehiagotan zehar eraman daiteke, gauak barne! Gainera silikonazkoa izanik zure gorputzaren formara moldatu egiten da, eta jario kantitate ezberdinetarako tamainak ere badaude.
  • Zergatik da merkeagoa? Behin kopa ordainduz gero, hilabetero kopa berdina erabiltzen baita, erabili aurretik eta ostean, irakiten dagoen uretan sartuz guztiz garbi edukitzeko, eta 10 urte inguru irauten du.
  • Zergatik da ekologikoagoa? Aurretik azaldutakoaren ondorioz, emakume batek bere bizitza osoan zehar 12.000 konpresa eta tanpoi inguru erabiliko eta zaborrera botako baditu, kopa erabiltzea erabakitzen badu, bere bizitza osoan zehar 4 – 5 kopa inguru erabiliko eta zaborrera botako ditu.

mooncup-06

Telebistan ez agertzeak ez du esan nahi existitzen ez denik!

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s