OZENKI SALATU!!

Daramagun arropagatik epaitu eta iraindu egiten gaituztenean, “guarra” jantziak daramatzagulako, edota mutilen arropatzat hartzen direnak janzten ditugulako “lesbiana” bihurtzen gaituztenean, edota modak inposatzen dituen tendentziak jarraitzen ez ditugunean “arraro“, “friki” edo “pringada” izendatzen gaituztenean. Kasu guzti horietan gutxietsi egiten ari gaituzte, sexu – objetu bihurtzen ari gaituzte. Eta guk geuk ere besteen onarpena lortzeko, besteei gustatzeko janzten hasten garenean, moden diktaduran jausiz, gure burua nortasunik gabeko objetu bihurtzen dugu. Jada ez gara gu, besteek nahi dutena gara.image

Txistu egiten digutenean, eskatu ez dugun piropo bat botatzen digutenean, guk nahiko genukeena baino gehiago ikutzen gaituztenean, elkarrizketa batean aurpegira begiratu beharrean bularretara begiratzen gaituztenean, orduan gure intimidadea erasotzen ari dira eta sexu – objetu bihurtzen ari gaituzte, aurretiaz pentsatuz gainera gustoko dugula. Eta erlazio huts hoiek guk geuk bilatzen ditugunean, jarrera hoiek salatu beharrean irrifarre urduri bat bitatzen dugunean, gure burua sexu – objetu bihurtzen dugu. Jada ez gara gu, besteek nahi dutena gara.image

Nesken modura jo, dantza, korrika, jolastu, hitz egiten duzu!“, “neska batek irabazi zaitu!“, “jasanezin zaude, hilekoa daukazula dirudi!“, “ez dago ulertzerik, nesken kontuak dira!“,  edota “neskek denbora gehiago bota behar dute apaintzen“, bezalako esaldiak esaten dizkigutenean, gutxietsi egiten gaituzte, zentsugabeak bihurtzen gaituzte. Eta guk geuk halakoak esaten ditugunean, edota onartu egiten ditugunean, geure burua ere gutxietsi egiten dugu.

image

imageIngurukoen zenbait jarrera, begirada, keinu eta komentario askotan urduri eta ezeroso sentiarazten gaituzte, iraindu, erasotu edota sumindu egiten gaituzte. Izan ere, hainbat jokabidek gure espazio pertsonala inbaditu egiten dute, gure baimenik eta onarpenik gabe, edota gure sexu, izaera eta gaitasunak gutxietsi egiten dituzte. Patsadaz pentsatu, hausnartu: zenbatetan sentitu zara gutxiago? Zenbatetan objetu? Eta orain, ez gehiago itxaron, ez gehiago zure barnean gorde, orain… OZENKI SALATU!!

OZENKI SALATU kanpainia zer den, eta nola parte hartu dezakezun jakiteko sakatu hemen

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s